Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Aholkuak

Barazki freskoak, izoztuak edo kontserban: zein aukeratu kasu bakoitzean?

Brokolia freskoa edo izoztua. Zainzuri erosi berriak edo kontserban. Fruta-dendako ziazerbak edo izozkailutik zuzenean hartutakoak. Dendako apalen aurrean gaudenean, ziurtzat jotzen dugu lehenengo aukera dela beti onena, nutrizioari dagokionez.

Formatu bakoitzak bere abantailak ditu, zaporeari, iraupenari, prezioari eta erosotasunari dagokienez. Gakoa da errezeta eta une bakoitzari ondoen datorkiona aukeratzea.

Freskoa beti al da hobea?

Ez halabeharrez. Barazki freskoak duten zaporeagatik, testuragatik eta barietateagatik nabarmentzen dira, batez ere, sasoian daudenean. Hala ere, mantenugai batzuk, C bitamina kasu, murriztu egin daitezke denboraren, argitasunaren edo biltegiratuta edukitzearen ondorioz.

Barazki izoztuak, ordea, bildu eta denbora gutxira prozesatzen dira, eta horrek mantenugai gehientsuenak kontserbatzen laguntzen du.

Horregatik, barazki izoztuak ez du zertan izan behar hainbat egunez gordeta daraman barazki fresko bat baino balio nutrizional eskasagokoa.

Zer gertatzen da mantenugaiekin, barazkia izozten dugunean?

Izoztu baino lehen, barazki asko eskaldatu egiten dira, ur beroarekin edo lurrunetan, haien kolorea, zaporea eta testura hobeto kontserbatzeko. Prozesu horrek bitamina sentikorretako batzuk murritz ditzake –C bitamina, esaterako, baina izoztu ondoren, barazkiaren mantenugai asko hilabeteetan zehar mantentzen laguntzen du, baldin eta hotz-katea behar bezala zaintzen bada.

Gainera, behar dugun kantitatea erabili eta gainontzekoa gordetzeko aukera ematen dute; abantaila praktikoa da hori eta, gainera, elikagaien xahuketa murrizten laguntzen du.

Kontserbako barazkiekin gertatzen dena

Kontserbek beste prozesu bat izaten dute. Tratamendu termikoa ematen zaie barazkiei, hotzaren beharrik gabe denbora-aldi luzez manten daitezen ahalbidetzen duena. Prozesu horrek berotasunarekiko sentikorrak diren bitaminetako batzuk murriztu ditzake, baina neurri handi batean kontserbatzen ditu zuntza eta mineralak.

Hori bai, badago bereziki erreparatu behar zaion beste elementu bat: gatz kantitatea. Komeni da antzerako produktuen artean konparatzea. Gehiago jakitea nahi baduzu, hementxe kontatzen dizugu: barazki-kontserben abantailak eta eragozpenak.

Freskoak, izoztuak edo kontserban: gida azkar bat

  • Freskoak: Benetan aproposak, dagokien sasoian, eta egun gutxitan kontsumitu behar badituzu.
  • Izoztuak: Praktikoak, azkar prestatzekoak eta beti eskura izateko modukoak.
  • Kontserban: erabiltzeko presta, eta perfektuak entsaladetarako, hornigai modura, edo plater azkarretarako.

Azken batean, aukerarik onena da barazkiak jan ditzazun lortzen duena. Sasoiaren, aurrekontuaren, norberak duen astiaren era errezetaren arabera, barazki freskoak konbinatzea etxean barazkiak beti edukitzea lortzeko modu praktikoa da.

 

Zein da zure sukaldean inoiz falta ez den formatua? Konta iezaguzu Facebooken, Twitterren,  Instagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.