Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Haurrak

Arrautzaztatu osasungarriak, eta arraina gorroto duten haurrentzako beste truku batzuk

Ohikoa da etxeko txikiek beste edozein plater nahiago izatea, arraina aurrean ikustea baino: duen zapore biziagatik edo hezurrengatik, betondoa zimurtu ohi dute arraina aurrean jartzen diegunean.

Zer egin dezakegu etxeko txikienek arraina baztertu ez dezaten? Ez da zaila konponbidea: jar itzazu praktikan truku erraz hauek, oinarrizko elikagaia baita haien adimen-garapenerako; arrain plater osasungarri batenganako haien jakin-nahia pizten lagunduko dizute

Arrautzaztatuta errazago jaten da

Azaldu genizuen bere garaian jakiak arrautzaztatuta edo birrineztatuta kontsumitzeak ez duela zertan osasunerako kaltegarria izan behar.Arraina birrineztatzeko arto- edo olo-malutak edo haziak erabiltzea –ogi arraspatuaren edo irinaren ordez– aukera interesgarria da, platerak kaloria gehiegi izan ez dezan.

Hona hemen truku bat, birrineztatua zukutsuagoa eta suabeagoa gera dadin: arrautzeztatu baino lehen, sar ezazu arraina esnetan, gatz pixka batekin. Behin frijitu ondoren, xukatu ezazu ondo paper xurgatzailez, gehiegizko olioa kentzeko.

Denak konkistatzeko saltsa

Saltsa eta ongarriez abusatzea komeni ez den arren, noizean behinerako metodo egokia izan daitezke, haurren elikaduran arraina sartzeko.

Limoiz, olioz edo belar aromatikoz beratzea; edo tomate, besamel edo  jengibre-maionesa pixka bat botatzea, esaterako (osagarri horiek pixkanaka kentzen joan gaitezke) aliatu onak izan daitezke arrainaren zaporera ohitu daitezen.

Disimula ezazu (baina ezkutatu gabe)

Klasiko bat da: osagai nagusi gisa onartzen ez badute, baliteke bigarren mailako elementu gisa onartzea. Era guztietako plateretan sar daiteke arraina: Kroketak, enpanadillak, haragi-bolak, kremak, zopak, pasta, arroza, tortillak…

Arraina ‘mozorrotzeko’ –erabat ezkutatu gabe– modu on bat da arraina papurtzea hanburgesak egiteko (lekale-hanburgesak egiteko printzipio bera erabiltzen dugu hemen), entsaladilla bat prestatzeko edo patata-purearekin nahasteko.

Has zaitez suabeenekin

Ez ezazu presarik izan! Gogora itzazu, batzuetan, gure umeak elikatzerakoan egiten ditugun akatsak...  Has zaitez zapore suabeeneko arrainekin, hala nola legatza, oilarra eta izokina (azken honek ez du ia batere hezurrik, eta oso ondo konbinatzen da ziazerba-garnizio batekin)

Aurrerago, haurra astean bizpahiru aldiz arraina jatera ohitzen denean, zapore biziagoko arrainak ematen has zaitezke, hala nola sardinak eta antxoak, txitxarroa edo bakailaoa (hona hemen prestatzeko bi modu: a bras eta arrautzeztatuta eta piperrekin eta ilarrekin)

Barietatea eta orijinaltasuna sukaldean

Janaria begietatik sartzea da haurrak jatera animatzeko modu egoki bat. Saia zaitez aurkezteko modua zaintzen, forma eta kolore erakargarriak erabilita. Gainera modu ezberdinetan kozinatzen baduzu (frijituta, irakinda, labean, plantxan…), zapore eta testura berriak deskubritzeko jarduera edo jolas bihurtuko da janaria.

Har dezatela parte

Arraina onar dezaten beste aholku bat da, har dezatela parte platerak prestatzen. Gure seme-alabekin egiteko jarduera dibertigarria eta didaktikoa izateaz gain, sukaldean haien interesa pizten lagun diezaguke.

Bide hori osatzeko, haiekin erosketak egitera ere joan gaitezke. BM Supermerkatuetako arrandegietan, dauden espezieak eta arraina nola garbitzen eta prestatzen dugun ikus dezakete. Gainera, arrandegi-sekzioko profesionalek atsegin handiz azalduko diete erosten duten arrainari buruzko xehetasunen bat.

Izan zaitez eredu

Ezin dugu ahaztu gurasook eredu garela gure seme-alabentzat. Ikus zaitzatela arrain osasungarria jaten!

Akabo hezurtxoak

Umeei arraina ematerakoan, hezurtxoak izaten dira gurasoak gehien kezkatzen dituzten kontuetako bat. Onena da zure BM dendan arraina garbi diezazutela eta hezur gutxieneko atalak atera diezazkizutela eskatzea: hau da, xerrak edo trontzoak. Gainera, eta hezurrak saihesteko, hauexek dira arrainik egokienak: meroa, mihi-arraina, zapoa, hegaluzea eta oilarra.