
Haurrak
Zainduz Bizi Haurrak (III): erosketa planifikatzea eta saskia betetzea, haurrentzako jolas modura!
Aurrera jarraitzen dugu Zainduz Bizi Haurrak kanpainarekin! Aurreko post-ean zenbait truku aipatu genizkizuen, produktu freskoak izan daitezen gure txikien menuaren zati handi bat (eta baita gure menuarena ere, jakina). Bada, orain, pixka bat gehiago zentratuko gara elikadura osasungarria izateko funtsezkoa den zeregin batean: erosketaren planifikazioan, hain zuzen ere.
Erosketa osasungarria egiten baduzu, modu osasungarrian jango duzu. Horixe izan behar da gure mantra, erosketak egiterakoan. Horretarako, denbora eskaini behar zaio erosketa-zerrenda egiteari; izan ere, inprobisatzen badugu, osasungarriak ez diren produktuekin bete genezake erosketa-orga (erosketa-erabakien erdia inguru, supermerkatuko korridoreetan hartzen dira).
Kontua da sasoian sasoiko elikagai freskoak lehenestea, asteko menu orekatua izatea lortzeko: frutak, barazkiak, lekaleak, haragia eta arraina izan behar dira zerrendako lehenengo produktuak.
Fruitu lehor, tuberkulu, ongarri, zereal integral eta oliba-olio birjina estrarentzako espazioa ere gorde behar da. Arrautzak, esnekiak, itsaskiak, haziak, infusioak edo izozkiak ere sar daitezke, baina modu neurritsuagoan.
Smartbuy: erosketa osasungarria eta burutsua egiteko urratsak
- Nahi izatea:geure buruari ezarri dizkiogun helburuak lortzeko, beharrezkoa da ilusioa izatea eta irmotasunez jokatzea. Galde iezaiozu zeure buruari benetan erosketa osasungarria egin nahi duzun edo obligazio bat izango al den.
- Motibazioa:Erosketa osasungarri batekin lortzen diren onurak identifikatu behar dira: zer lortu nahi duzu? Eta gogora itzazu erosketa egitera joaten zaren aldiro.
- Planifikatzea: astean prestatuko dituzun platerak ezartzen badituzu, errazagoa izango da beharko dituzun osagaien zerrenda egitea (saihets ezazu lehenengo jakia erosi eta gero errezeta pentsatzea).
- Jakitegia begiratzea:baliteke osagairen bat erosi beharrik ez izatea, aurrez erosita duzulako. Sarri jaten dituzun eta iraungitze-epe luzea duten elikagaiak bakarrik erosi kopuru handitan (hala ere, izoztu ere egin ditzakezu produktu freskoak, dituzten dohainak asko galdu gabe).
- Modu arduratsuan erosi:sar itzazu organ zerrendako elikagaiak bakarrik. Hona hemen erosketa konpultsiboa saihesteko truku bat: joan zaitez urdaila beteta (gosaldu edo bazkaldu ondoren); bestela, sabelkeriak egingo dizu erosketa!
Goazen erosketak egitera!
Gure seme-alabak kontsumo-ohitura osasungarriekin hezteko modurik egokiena da erosketak egitera gurekin eramatea. Baina ez erosketak egitera bakarrik; kontua da erosketa arduratsu batean heztea, elikagai bat edo bestea zergatik aukeratu behar duten azalduz, etiketak irakurtzen irakatsiz, osagaiak ezagutaraziz…
Modu osasungarriagoan jateko modu burutsuagoan erosten irakasteaz gain, bizitza osorako oroitzapenak fabrikatzeko modu interesgarria ere bada umeekin erosketak egitea. Zer datorkizue burura zuen haurtzaroaz pentsatzen duzuenean? Usainak, zaporeak, sentsazioak… Oroitzapen ederrak sor ditzake BM Supermerkatuak bisitatzeak.
Zainduz Bizi Haurrak atalaren hurrengo post-ean, janariaren eta nutrizioaren inguruan oso barneratuta ditugun mito batzuk desegingo ditugu; horrela, ez diegu gure seme-alabei elikadura-ohitura desegokirik transmitituko.
Ogitartekodun askaria, plateraren metodoarekin
Askaria afaldu aurretik egiten den mokadu bat dela pentsa dezakegu, baina oso otordu garrantzitsua da hazkuntza-adinean dauden haurrentzako. Energia-ekarpenaren % 15 bete behar du, eta funtsezkoa da eskolaz kanpoko jarduerei aurre egiteko.
Gainera, umeen dietan jaki osasungarriak sartzeko beste aukera bat ematen digu. Horretarako, betiko ogitartekoaren aldeko apustua egin behar dugu, baina ukitu osasungarriago batekin: ogi tradizionala eta plateraren metodoaren proportzioan oinarri daitekeen osagai bat.
- % 50, barazkiak: letxuga, ziazerbak, tomatea, tipula, zainzuriak, piperrak, ahuakatea (omega 3), etab.
- % 25, karbohidratoak: Gari-, espelta-, zekale- edo arto-ogia.
- % 25, proteinak: arrautza, gazta freskoa, oilaskoa, indioilarra, hegaluzea, antxoak edo izokina (omega 3), etab.