Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Birrineztatu eta arrautzaztatu osasungarriak? Bai, posible da

Askotan, janaria prestatzerakoan, birrineztatuetatik ihes egiten dugu, ez baitira dieta osasungarri baterako aukerarik egokiena. Baina, zer deritzozue gure birrineztatuak prestatu ahal izango bagenitu, osasungarriagoak eta goxoagoak izan daitezen? Hori beste gauza bat da.

Hasteko eta behin, beharbada komeni da argitzea zein diren birrineztatuen eta arrautzaztatuen arteko aldeak, kontu horrek zalantzak sortu ohi baititu. Alde batetik, elikagaiak irineztatu bakarrik egin ditzakegu, ondoren frijitzeko. Horrez gain, arrautza irabiatutik pasatzen baditugu, arrautzaztatu klasikoa lortuko dugu. Eta, hirugarren urrats bezala, ogi arraspatua gehitzen badiogu, birrineztatua lortuko dugu.

Eta bestelako ogiren bat erabiliko bagenu?

Normalean, irin finduz egindako ogi arraspatu klasikoa erabiltzen dugu gure birrineztatuetarako.  Beste ogi batzuk erabil ditzakezu zure birrineztatuetarako, hala nola olo-zahia, hazi ezberdinak, kinoa… Horri esker, eta jakiak prestatzeko beste modu batzuk erabilita –hala nola, frijituta prestatu ordez labean prestatzea–, errezeta askoz osasungarriagoak lortu ahal izango dituzu. Birrineztatuen eta arrautzaztatuen metodo klasikoen alternatiba batzuk dira:

  • Ogi zuriaren ordez ogi arraspatu integrala edo aukera orijinalagoak erabiltzea, pankoa esaterako: japoniar estiloko ogi arraspatua, koipe gutxiago duena.
  • Gariarenak ez diren beste irin batzuk erabiltzea, arrautzaztatzeko onak direnak; adibidez, txitxirio- edo soja-irina.
  • Tenpura erabiltzea. Arrautzaztatu arinago eta osasungarriagoak egiteko, japoniar sukaldaritzan asko erabiltzen den teknika horretara jo dezakezu; oso egokia da arraina, itsaskiak eta barazkiak prestatzeko.
  • Arto- edo olo-maluta birrinduak edo beste zereal batzuk; mantenugai eta zuntz gehiago izan dezaketenak. Adibidez, oilaskoa olo-malutaz eta sesamoz presta dezakezu labean, edo olotan arrautzaztatutako legatz-xerrak.
  • Gari-zahia, olo-zahia... erabiltzea. Zahia alearen kanpoko geruza da, eta nutrizio-balio handia du. Gari-zahiak, esaterako, gari-irin integralak baino askoz zuntz gehiago du. Zer iruditzen zaizue zahiz arrautzaztatutako oilasko- edo izokin-xerra batzuk?
  • Kinoa edo sabia erabiltzea; boladan daude produktu horiek, eta errezeta goxo eta osasungarriak lor ditzakegu, zeliakoentzako egokiak eta, jakina, arrauztatuetarako. Badaude, esaterako, kinoaz arrautzaztatutako otarrainxka errezetak.
  • Hazi mota ezberdinak erabiltzea: sesamo-haziak, liho-haziak, ekilore-haziak… Ezin hobeak dira kolesterolaren aurka borrokatzeko, eta era askotako jakiak arrauztatzeko erabil ditzakezu: hanburgesa begetalak, arrainak...
  • Espeziak, loreak edo belar freskoak erabiltzea, zapore gehiago emateko eta arrautzaztatu aromatikoagoak lortzeko. Hemen zure gustuak eta sormena sartzen dira jokoan, askotariko aukerak baitaude: oreganoa, albaka, perrexila, kurkuma, piperrautsa, mihilua, tipulina, salbia…

Ikusten duzun bezala, arrautzaztatu eta birrineztatu ezberdinak egiteko aukera ugari dago. Eta onena da ia jaki guztiak presta daitezkeela modu honetara: barazkiak –alberjiniak, kuiatxoak eta kuiak, esaterako–, sustraiak –azenarioa kasu–, egosteko denbora gutxi behar duten haragiak, eta arrainak –izokina eta hegaluzea, adibidez–.

Gainera, beti erabil dezakezu jakiak prestatzeko beste moduren bat –labea eta woka, adibidez–; horrela, zartaginean edo frijigailuan baino olio gutxiago erabiliko duzu. Ondorio modura, posible da arrautzaztatu osasungarriak prestatzea. Orain sinesten diguzu? Eta gogora ezazu BM Supermerkatuetan aurki ditzakezula beharrezko produktu guztiak!

Aholkua: Nola egin dezaket tenpurarako nahasketa?

  • Irina, arrautza eta ur gasduna nahastu behar dira (horren ordez, legamia edo garagardoa erabil ditzakezu), eta beti egon behar da oso hotza.
  • BM Supermerkatuetan tenpurarako prestatutako irina aurki dezakezu.