Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Ziazerbak, Gabonetako gehiegikerien ondoren, atsedenaldi osasungarri bat

Ziazerbena da elikadurarekin lotutako historiako mito faltsuetako bat. Gogoratzen al duzu nolako betekadak hartzen zituen Popeyek, eta nola bihurtzen zitzaizkion besoak burdinez betetako bi ingude? Bada, gezurra zen: Popeyek engainatu egiten gintuen.

Baina ez zaitez haserretu, ez baitzuen nahita egin: ziazerben burdina-kopuruaren neurketan egindako transkribapen-akats baten ondorioz (XIX. mende erdialdera lortu zen), 100 gramo bakoitzeko 3,5 mg burdina zutela uste izan zen, benetako 0,35 mg-en ordez. Hamar aldiz gehiago! Akatsa zuzendu zenean, beranduegi zen, dagoeneko oso ezarrita baitzegoen amen-omena.

Ziazerba (Spinacia oleracea L.), baina, funtsezko beste mantenugai eta osagai batzuen ordezkari ona da, C bitamina kasu (hain zuzen ere, burdina xurgatzen laguntzen dio organismoari): 100 bat gramo ziazerbak egunero behar denaren % 30 baino gehiago eskaintzen digu; hor dago potasioa ere:800 bat miligramo potasio, 500 mg bananaren aurrean. Zuntza, kaltzioa eta azido folikoa ere baditu; ez du batere gantzik eta apenas duen kaloriarik (31 kilokaloria 100 gramo bakoitzeko); beraz, aukera ona da Gabonetako gehiegikerien ondorioak gainetik kentzeko

Ziazerbak, osasun on bat izateko

Indar ikaragarririk emango ez dizun arren –itsasgizon ezagunari Brutusekin izaten zituen borroketan gertatzen zitzaion bezala–, gaixotasunak prebenitzeko eta zure gorputzaren beste alderdi asko zaintzeko zure aliatuak izango dira ziazerbak. Hauexek dira ziazerben onuretako batzuk:

  • Antioxidatzailea: Larruazala babesten du zahartze goiztiarraren aurrean (E eta C bitaminak), eta ikusmen zolitasunaren galera prebenitzen du (A bitamina, luteina eta zeaxantina).
  • Kolesterola murriztea: kolesterolaren xurgapenaren zati bat blokeatzen du (zuntza).
  • Hipertentsiorako ona: tentsioa murrizten laguntzen du (potasioa).
  • Hanturaren aurkakoa: asmaren, migrainaren eta artritisaren efektuak murrizten laguntzen du.
  • Diabetesa kontrolatzea: glukosa-mailak murrizten laguntzen du (azido alfa-lipoikoa)
  • Hezur indartsuak: kaltzioaren xurgapena hobetzen du (K bitamina).

Egosita, edo Popeyeren erara

Era askotara presta daitezke ziazerbak sukaldean. Kozinatuta zein gordinik kontsumi daitezke; gordinik jateko, ez duzu, Popeyek egiten zuen bezala, zuzenean eztarrira sartu beharrik; zer iruditzen zaizu ziazerba eta izokin marinatu entsalada goxo bat? Eman iezaiezu ukitu berezi bat zure entsaladei, letxugaren ordez espinakak erabilita!

Egosi eta hirugiharraz salteatuta ere presta ditzakezu, arrainen, haragien, pastaren edo arrozaren garnizio modura. Kolore berdea ez galtzeko truku bat: egos itzazu sei bat minutuz gatzdun ur ugaritan –sar itzazu irakiten hasten denean–, eta pasatu pixka batean ur hotzetatik, egosketa eteteko. Izan ezazu kontuan, egosten ditugunean, asko murrizten dela ziazerben bolumena. Garnizio baterako, erabili 250 bat gramo ziazerba anoa bakoitzeko.

Ziazerbak kontsumitzeko beste modu ezin hobe bat da pure edo krema bat prestatzea. Saltea ezazu baratxuri, porru eta azenario pixka bat. Gehitu bi patata zatituta, eta 500 gramo ziazerba fresko. Ziazerbak murrizten direnean, estali barazki-saldaz, eta utzi egosten, patata ondo eginda dagoen arte (gazta ere gehitu diezaiokezu, krematsu gera dadin. Pasatu irabiagailurik, eta zerbitza ezazu zatitutako arrautza egosiz eta perrexilez.