Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Mugitu zaitez

Zergatik igeri egin beharko zenukeen: gorputz osoa lantzen duen kirola

Inorentzako ez da sekretua kirola egiteak osasun fisikoa zein mentala hobetzen duela, eta funtsezko oinarria dela gure eguneroko jardunean. Hala ere, ez dituzte onura berberak kirol guztiek, ezta inpaktu berbera ere zure gorputzean.

Noizbait galdetu al diozu zeure buruari zein den kirolik osoena? Profesional askok egiten dute igeriketaren aldeko hautua.

Korrika egitea, futbol eta txirrindularitza, besteak beste, ariketa oso hedatuak eta maila kardiobaskularrean eta fisikoan positiboak diren arren, inpaktu negatiboa ere izan dezakete artikulazio eta lotailuetan, edo lesioak izateko arriskua sor dezakete. Igeriketarekin, gorputz osoa lantzen da eta, gainera, adin guztietarako da egokia.

Adituak bat datoz igeriketak dituen onurei dagokienez: modu orekatuan indartzen du muskulatura, gorputza tonifikatzen eta erresistentzia lantzen laguntzen du, hanturak murrizten ditu, eta hobetu egiten ditu bihotz-biriken osasuna eta osasun mentala. Inpaktu txikiko kirola ere bada, beraz, ideala da lesioak edo artikulazioetako arazoak dituztenentzat.

Horregatik ote du “kirolik osoenaren” titulua? Ez dugu ukatu onura horiek nahikoa arrazoi direla igerilekura jauzi egiteko, baina zerrenda askoz luzeagoa da…

  • Elastikotasuna hobetzen du: Mugimendu-tartea areagotu eta lesioak prebenitzen ditu.
  • Bizkarrerako onuragarria da: Bizkarraren muina (core)indartzen du, eta bizkarrezurraren gaineko presioa murriztu.
  • Koordinazioa eta oreka hobetzen ditu: Beharrezkoa da mugimendu-sinkronizazio zehatza.
  • Pisua galtzen laguntzen du: Orduko 500 kcal inguru erretzen dira.
  • Osteoporosia prebenitzen laguntzen du: Hezur-dentsitatea hobetzen laguntzen du, inpaktu-ariketek baino gutxiago bada ere.
  • Inpaktu txikiko kirola da.
  • Estresa murriztu eta gogo-aldartea hobetzen du:Efektu erlaxatzaileak ditu, eta endorfinak askatzen dira.
  • Sistema kardiobaskularra indartzen du: Zirkulazioa hobetu, eta bihotzeko gaixotasunak izateko arriskua murrizten du.

Elikaduraren garrantzia igeriketan

Baina, edozein kiroletan bezala, elikadura funtsezkoa da ahalik eta errendimendurik handiena lortzeko. Dieta orekatu bat izateak, zure erresistentzia hobetzen laguntzeaz gain, lagundu egingo dizu muskuluak berroneratzen eta saio bakoitzean beharrezko energia izaten.

BM Supermerkatuetan elikadura fresko eta elikagarri aukera handia aurkituko duzu, zure entrenamendua osatzeko eta sasoian egoteko.

Bainujantzia eta igerilekua baino ez dituzu behar hasteko. Animatzen al zara kirol honetan murgiltzen?