Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Zainzuri berdeak edo zuriak? Biak dira osasungarriak, biak goxo-goxoak

Zainzuri freskoen hilabetea da, eta Espainian jaki goxo honen sasoi betean gaude. Baina, zein da zainzuri berdearen eta zuriaren arteko aldea? Biak dira elikagarriak eta goxoak, baina badituzte berezko ezaugarri bereizgarriak.

Zainzuri berdea eta zuria: landare bera, hazteko bi modu

Zainzuri berdea (edo gari-zainzuria) eta zuria landare beretik sortzen diren arren (Asparagus officinalis), ezberdin lantzen dira:

  • Zainzuri zuria: lurpean hazten da, argiarekiko esposiziorik gabe; horrela, ez du klorofilarik ekoizten eta kolore zuria mantentzen du.
  • Zainzuri berdea: lur-gainean hazten da eta argia jasotzen du; hala, klorofila sortzen du, duen kolore berde bereizgarria ematen diona.

Laborantza-prozesuan dago aldea, beraz, baina biek dituzte onura nutrizionalak, eta antzera erabiltzen dira sukaldean.

Zer alde dago zaporeari, testurari eta balio nutrizionalari dagokienez

Hemen bai, hemen alde nabariak daude. Ikuspuntu organoleptikotik, zainzuri zuriak berdeak baino testura samurragoa eta zapore suabeagoa du.

Onura nutrizionalei dagokienez, biak dira K bitamina, folato, zuntz eta antioxidatzaile iturri bikainak. Nolanahi ere, zainzuri berdeak C eta E bitamina gehixeago du, eguzkiarekiko esposizioa izan duelako.

Biek dute oso baliotsua den zerbait: ur, zuntz eta mikromantenugai esentzial kantitate handia dute, eta kaloria kopuru txikia (100 gramo bakoitzeko 20 bat kilokaloria). Gainera, azido asparginikoa dute, duen efektu diuretiko naturalagatik ezaguna (eta pixatan sortzen duen usain bereizgarriagatik, erabat kaltegabea dena).

Noiz aukeratu bata edo bestea sukaldean

Berdea moldakorragoa da. Zapore biziagoa du, belarkaragoa, erretzeko, egosteko edo entsaladei botatzeko ezin hobea. Ondo funtzionatzen du salteatuetan, baratxuriarekin, baita nahaskietan, pastetan edo, besterik gabe, plantxan, olioarekin eta gatzarekin. Ondo jasaten du zuzeneko berotasuna, eta hobetu egiten da testura kurruskariekin.

Zuria delikatuagoa da, eta protagonista den plateretan nabarmentzen da: egosita, ozpin-olio on batekin, edo mostaza eta limoizko ozpin-olio batekin, labean edo krema suabe batean.

Nola garbitu eta prestatu behar bezala

Zainzuri motaren araberakoa da hori.

  • Berdeak: uretan pasatu behar dira, kontuz, lehortu eta zati gogorra kendu behar zaie, eskuekin tolestatuta (zati haritsua amaitzen den lekutik apurtzen da).
  • Zainzuri zuri freskoak: barazkientzako azal-kentzekoarekin zuritu behar dira, ernamuinaren azpitik hasi eta ipurdiraino, batez ere beheko zatia. Ernamuina ukitu ere ez da egin behar. Moztu zurtoinaren muturra (pare bat hatz), kozinatu baino lehen. Hemen ikus dezakezu nola egin.

Beraz, berdea vs. zuria eztabaidak ez du irabazlerik. Bakoitzak baditu bere ñabardurak; horrela, testuinguru jakinetarako aproposagoa izango da bata ala bestea. Argi dagoena da hilabete hauxe dela zainzuri freskoak kontsumitzeko unerik egokiena. Aprobetxatu!

Bietako zein duzu nahiago? Konta iezaguzu FacebookXInstagram edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.