Elikadura
Untxi-haragia: koipe gutxikoa, familia osoarentzat egokia
Haragi zurien taldekoa da untxia, hots, koipe gutxiko jakia; beraz, astean bitan ere jan daiteke. Untxiaren ezaugarri nutrizionalak direla eta, ia dieta guztietarako da egokia haren haragia, eta etxeko guztiok balia gaitezke jaki koipegabe horren abantailez.
- Primerakoa da untxi-haragia argaltzeko dietetarako, eskasa da-eta haren kaloria-ekarpena.
- Gantz gutxikoa izaki, koipe eta kolesterol urriko dietetarako ere aproposa da untxi-haragia.
- Hipertentsioa dutenentzat ere gomendatzekoa da, sodio gutxi eta potasio ugari duelako.
- Balio biologiko handikoak dira untxi-haragiaren proteinak, eta ia osorik aprobetxatzen ditu organismoak. Lagungarriak dira, beraz, gure gihar- edo muskulu-masa mantentzeko eta areagotzeko. Horregatik, oso egokia da untxi-haragia kirolarientzat, bai eta hazkunde-etaparen batean dauden guztientzat ere.
- Diabetikoentzat gomendatzekoa da, orobat, haragi koipegabe hori karbohidrato gutxi baitauka.
- Ezin egokiagoa da, bestalde, digestio-arazoak dituztenentzat, erraz digeritzen da eta.
- Haurdun dauden eta bularra ematen ari diren emakumeentzat ere gomendagarria da untxi-haragia, B12 bitamina ugari dauka eta. Animaliek bakarrik daukate bitamina hori, eta globulu gorriak sortzeko balio du; hori dela eta, anemiaren aurkako prebentzioari laguntzen dio, eta nerbio-sistemaren funtzionamendu egokiari.
- B12 bitamina ez ezik, besterik ere badu untxi-haragiak:B multzoko B3 eta B6 bitaminak, adibidez, garrantzizkoak, biak ere, kontsumitzen ditugun elikagaien nutrienteak eta energia aprobetxatzeko. Ezaugarri horiek direla eta, lagungarria da haragi-mota hau udazkeneko asteniari aurre egiteko ere. Eguneroko eginkizunetara itzultzeak eta argitasun naturala gutxitzeak eragin ohi du ahulezia hori.
NOLA PRESTATU UNTXI-HARAGIA
Aukera gastronomiko ugari eskaintzen ditu untxi-haragiak. Koipe gutxiko haragia izaki, aukera ugari eskaintzen ditu untxiak sukalderako; dena dela, gantz gehitu gutxieneko prestatzeko moduak lehenetsi behar dira beti.
Errezeta hauek proposatzen dizkizuegu guk, untxi-haragiaz osasuna zainduz goza dezazuen.
NUTRIZIO-OSAERA
- Kaloria-ekarpena, 140 kcal/100 g.
- Koipeak: % 5. Oso kolesterol gutxi (72 mg/100 g).
- Proteinak: % 15, balio biologiko handikoak.
- Oso karbohidrato gutxi.
- MINERALAK: fosforoa, 215 mg; sodioa, 45 mg (oso gutxi) eta potasioa, 350 mg (asko).
- BITAMINAK: B multzokoak, batez ere: kobalamina (B12), 10 µg; niazina (B3), 12,5 mg.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako BM supermerkatuetako harategietan aurkituko duzu BM BERTAKO UNTXIA, hemengo haztegietan hazia. Euskal Herriko untxi-hazleen elkarteak, EUSKAL UNTXIAk, BM supermerkatuekin sinatu duen hitzarmenari esker, piezarik haragitsuenak eta gozoenak hautatzen dizkigu, gutxienez 1,2 kilokoak. Goi-kalitateko untxiak, BMrentzat berariaz hautatuak.
Marka horretako produktuak kontsumitzen badituzu, hemengo ekoizleei lagunduko diezu, bai eta ekoizte-prozesuan esku hartzen duten gainerako eragileei ere, guztiak ere hemengoak: pentsu-fabrikei, haztegiei eta hiltegiei. Gainera, ziurtagiri hori lortzeko behar diren kontrol-kalitatea eta trazabilitatea bermatuak dituzu.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.
