
Untxia baratxuri erre purearekin
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
1 untxi, zatitua
1 tipula
2 baratxuri atal
2 patata
1 edalontzi ardo zuri
1 koilarakada ezkai lehor
Piperbeltza alean
PRESTATZEA
Tipula zati handitan zatitu, eta kazola batean su bizian jarriko dugu untxiarekin batera.
Sueztitu, eta ardoa, gatza, ezkai lehorra eta piperbeltza erantsiko diogu. Guztia sueztitu dugunean, labean sartuko dugu, 160 gradutan, baratxuri atal osoekin batera. 25 minutuz erretzen utziko dugu. Beharrezkoa bada, ur pixka bat gehituko diogu erretzen ari den aldi horretan.
Patatak, zuritu eta zatituko ditugu, eta uretan egosi. Puregailutik pasa, eta erretako baratxuri atalak gehituko ditugu (aurrez zurituta). Pure homogeneoa lortu arte birrinduko dugu, eta oliba olio birjinaren tanta batzuk gehituko dizkiogu.
Purea plateraren azpialdean jarriko dugu, eta gainean untxia. Erretzean sortu duen zuku pixka bat botako diogu gainetik.
- BIGARRENAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA