Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Udazkeneko menestra

Menestra gure gastronomiako plater ezagun eta ohikoenekotzat jotzen da. Hala ere, teoria batzuen arabera, Italian du jatorria. Bere izena, hain zuzen ere, 'minestra’ hitz italiarretik dator, eta “mahaira eramatea” esan nahi du. 

Sasoiko barazkiak dira menestraren osagai nagusia. Orain, udazkenekoak erabil ditzakezu, unerik onenean baitaude:  azenarioak, aza, porrua, luzokerra, alberjiniak, azalorea, brokolia, orburuak… Zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto; horrela, plater osasungarri eta zaporetsu batez gozatuko duzu.

Azalpen handirik behar ez duen platera da; hori bai, mimo handia behar duena. Prestatzeko moduari dagokionez, askotariko bertsioak daude; era guztietako barazki eta konbinazioekin esperimentatu eta inprobisatu dezakegu.

Behin zure barazki gustukoenak aukeratu ondoren, har itzazu kontuan aholku hauek, menestra gogoangarri bat presta dezazun:

  • Erabili sasoiko barazkiak. Beti aukeratu behar dira, zaporeari, kalitateari zein prezioari dagokionez, unerik onenean dauden produktuak.
  • Egos itzazu barazkiak bereizita. Barazki bakoitzak egosteko denbora ezberdina behar duenez, hobe da bakoitza bere aldetik egostea, egosketa-punturik eta testurarik egokiena lor dezazun. Gainera, egosterakoan mantenugairik gal ez dezaten, har itzazu kontuan jarraibide hauek.
  • Gehitu gatz-puntu neurritsua. Ur litro bakoitzeko 7 gramo gatz gomendatzen da. Ur kopurua ere garrantzitsua da: 2 litro ur, 500 gramo produktu bakoitzeko.
  • Moztu egosketa. Ortuariek zapore- eta kolore-intentsitaterik gal ez dezaten, aukerarik onena da denbora laburrez egostea eta azkar hoztea (bol batean, urarekin eta izotzekin).
  • Frijitu arin, eta neurrian. Zartagin kolpe bat, eta prest egongo dira barazkiak. Baina erabil ezazu oliba-olio birjina estra kopuru txikia; horrela, testura kurruskaria lortuko duzu, eta barazkiak bigundu daitezen saihestuko duzu. 

Aprobetxa ezazu aukera, eta presta ezazu udazkeneko menestra bat, sasoiko barazkiekin. Zein dira zure barazki gustukoenak?