Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Barazkiak mantenugairik galdu gabe irakiteko jarraibideak

Egosteko prozesu orok dakar mantenugaien galera, hainbat faktoreren eraginez, hala nola berotan egotea edo denbora luzez egostea. Horregatik, metodorik osasungarrienak erabiltzea komeni da, mantenugaien galera minimizatzeko.

Barazkiek ere jasaten dute prozesu horren eragina. Gainera, bitamina gehien dituzten elikagaietako bat dira; horregatik zaindu behar dira hain ondo egosteko denborak eta tenperaturak, bai eta piezak mozteko modua eta lodiera ere, ahalik eta ondoen kontserba ditzaten dituzten mantenugaiak eta zaporea.

Zer bitamina eta mineral galtzen da egosterakoan?

Irakinaldian azido folikoaren % 40 eta C bitaminaren % 45 galtzen da; neurri txikiagoan bada ere, B1, B2 eta B6 bitaminak ere galtzen dira.Mineralei dagokienez, zenbat eta ur kopuru handiagoa erabili eta zenbat eta barazki zati txikiagoak moztu, orduan eta mineral gehiago galduko dute barazkiek.

Zer egin dezakegu mantenugaien galera minimizatzeko?

  • Barazki zati ahalik eta handienak egin edo osorik egosi (ahal izanez gero, zuritu gabe).
  • Ez bota ur kopuru handirik egosteko, barazkiak estaltzeko adina besterik ez.
  • Estali lapikoa egosterakoan.
  • Itxaron ura irakiten hasi arte, eta orduan bota barazkiak.
  • Limoi-zuku edo ozpin zurrusta bat bota egosteko urari, bitaminen eta mineralen kontserbazioa sustatzeko.
  • Egosi neurriz, (hobe al dente), eta utzi hozten egosi ondoren.
  • Barazkien balio nutritiboa hobeto kontserbatzen da presioan egosita ur irakinetan baino, elikagaiak azkar tratatzen direlako.

Ba al zenekien…

  • Gehiegizko argiak, berotasunak, oxigenoak edo uretan beratzeak bitaminak eta mineralak ken diezazkiela barazkiei?
  • Barazkiak kontsumitu edo prestatu aurretik zuritzea eta zatitzea komeni da.
  • Ziazerbak edo zerbak eta, oro har, hosto berdedun barazkiak gutxi egosi behar direla, eta hobe dela lapikoa estali gabe egostea, kolore berdea kontserba dezaten?
  • Egosteko erabilitako ura saltsak, zopak edo pureak egiteko aprobetxatzea gomendatzen dela?
  • Gehiegi erosiz gero, mantenugaiak galtzeaz gain, zaporea ere galtzen dutela barazkiek?