Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Suimono (Txirla Kontsomea)

Suimono prestatzeko oso erraza den salda japoniarra da, zapore oso intentsua duena. Osagai nagusiak txirlak dira, eta beste arrain edo itsaski batzuekin batera presta dezakegu. Ez dira faltako barazkiak eta espezieak ere, platerari zapore handiagoa emateko.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)

500 gr txirla
8 otarrainxka egosi
4 barrengorri lau zatitan moztuta
3 baratxuri fresko
10 gr martorri
8 errefautxo, erditik moztuta
100 ml ur

PRESTATZEA

Barrengorriak lau zatitan moztuko ditugu, baratxuri freskoak zerrendetan eta errefautxoak erditik. Txirlak ontzi batean sartu, eta ur korrontearekin garbituko ditugu. Ura duen kazola batean sartuko ditugu gainerako osagaiekin; kazola estali eta su txikian jarriko dugu. Txirlak ireki direnean, kontsomea prest izango dugu. Salda iragazi, eta katilu batean zerbitzatuko dugu.

PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 15’
ZAILTASUNA: 3/10
OSASUNGARRIA: 9/10