Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

BMren Selecta: sagarrik onenak

Munduko frutarik zaharrenetakoak dira sagarrak. Dakiguna da sagarrak Ekialde Hurbiletik iritsi zirela Europara eta, greziar eta erromatar kulturei esker, fruta hauek bilakaera handia izan zutela, gaur egun ezagutzen dituguna izatera iritsi ziren arte.

Orain dela milaka urte egin zen ezaguna sagarra, Evak Adani eskaini zionean. Hain zuzen ere, hilezkortasuna bilatzen zuten erromatarrek sagarrak janda. Baina bekatu edo betierekotasunerako elixirra ez diren arren, esan dezakegu sagarra dela merkatuan onarpen handiena duten eta gehien kontsumitzen diren frutetako bat. 

5.000 eta 20.000 sagar-barietate dago munduan, nahiz eta horietako gutxi batzuk besterik ez merkaturatu.  

Sagarraren dohainak

Sagarra ezin hobea da digestio-aparatuko arazoak hobetzeko; hantura-kontrako ahalmena dauka, eta bikaina da idorreria saihesteko, libragarri arina baita.  Gainera, bihotzerreari aurre egiten dio, diuretikoa da eta garbigarria.

Odolean kolesterola eta azukrea murrizten ere laguntzen dute sagarrek, eta onak dira bihotzerako.

BM Supermerkatuen Selecta sagarrak

BM Supermerkatuetan bertako kalitatezko produktuen aldeko apustua egiten du. Gure Selecta markaren barruan, hainbat sagar mota aurkituko dituzu; horietako batzuk nabarmentzearren:

-        Selecta Golden sagarra: Munduan gehien lantzen diren barietateetako bat. Fruta urtsua da, aromatikoa, eta garraztasun ukitu bat duena. Egokiak dira gordinik, egosita edo labean erreta jateko. Ezin hobeak azken-burukoetarako, mazedoniak, koktelak eta konpotak egiteko. Sagar ezin hobea sagar-tarta entzutetsu eta mitikoa prestatzeko.

-        Selecta Royal Gala sagarra: Golden sagarra bezala, oso aromatikoa eta urtsua da; zuria da barrutik, eta oso kurruskaria. Kalitate onekoa da gordinik jateko, eta tartak egiteko edo labean prestatzeko erabil daiteke.

-        Selecta Fuji sagarra: Handiak edo oso handiak eta borobilak izaten dira Fuji sagarrak, batez beste tenis-pilota baten tamainakoak. Beste sagar-barietate askok baino mami trinko gozoagoa eta kurruskariagoa dute; horregatik dira horren ezagunak mundu osoko kontsumitzaileen artean.  

-        Selecta Granny Smith sagarra: Berde argitsu kolorekoak dira Granny Smith sagarrak. Kurruskariak, urtsuak eta garratzak dira, eta bikainak dira sukaldean prestatzeko zein gordinik jateko. Oso onak dira entsaladarako ere, mamia ez baita beste sagar mota batzuena bezain azkar herdoiltzen.

Zeren zain zaude gure Selecta sagarrak dastatzeko? Etor zaitez zure ohiko BM supermerkatura, eta galdetu frutategian.