Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Perretxiko eta barazki ramena

Lau lagunentzako osagaiak

4 arrautza

Koilarakada bat oliba-olio birjina estra

4 baratxuri-atal

Jengibre fresko zati bat, birrinduta

Litro bat barazki-salda

Koilarakada bat soja-saltsa, gatz gutxikoa

Bi basokada ur

200 gramo perretxiko: shiitake / perretxiko nahastuak / barrengorriak

100 gramo baby ziazerba

Bi azenario birrinduta

Bi tipula more, oso fin moztuta

300 gramo pasta (ramena prestatzekoa)

Artoa

Soja-kimuak

 

Nola prestatu

Egosi arrautzak zortzi minutuz. Atera uretatik eta utzi hozten.

Zartagin batean, berotu oliba-olioa, eta gehitu baratxuriak eta jengibrea birrinduta. Frijitu arin pare bat minutuz su ertainean, aromak askatzen dituzten arte.

Kazo batean, nahastu barazki-salda perretxiko edo barrengorriekin, soja-saltsarekin eta urarekin. Bota baratxuria eta jengibrea ere. Irakin hamar bat minutuz, edo perretxikoak edo barrengorriak pixka bat biguntzen diren arte.

Gehitu pasta eta, askatzen denean, kozinatu pare bat minutuz.

Gehitu azenarioa, tipula eta ziazerbak, eta kozinatu beste pare bat minutuz.

Zuritu eta moztu erditik arrautzak. Bota arrautzak zopari eta, azkenik, artoa eta soja-kimuak.

  • PLATER BAKARRAK
  • LEHENAK
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • BEGETARIANOA
  • OSASUNGARRIA
  • LAKTOSA GABEA
  • HAURRAK