Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Ez zaitez gelditu

Presta zaitez Gabonetako gehiegikerietarako!

Urtero errepikatzen da iragarpena: polboroi zaparrada, turroi ekaitzak eta kaloriaz betetako zizka-mizka mendebalak.  Gabonak egun kuttunak dira askorentzat, baina tortura bat ere izan daitezke elikadura zaintzea eta bizimodu osasungarria izan nahi dutenentzat.

Gastronomiako gehiegikeriak –enpresa-otorduak eta familiako afariak– izkina guztietan ditugu zain. Baina ez zaio uko egin behar gutiziaren bat izateari, kirol pixka batekin eta dieta orekatuarekin konpentsatzen bada. Beraz, ireki ezazu turroi hori, tira! ;)

Zainduz Bizi atalean aurrez ere aipatu izan dugun moduan, onena da aurretiaz kirol-errutina bat izatea, gorputza kaloriak erretzeko prestatuago egongo baita lana egin arazten diozunean. Gainera, ez dira egun guztiak bereziak; beraz, ‘atsedenaldi’ horiek dieta osasungarri batekin (batez ere barazkiak, entsaladak eta plantxan prestatutako haragiak edo arrainak) eta ariketa fisikoarekin konpentsatzeko aprobetxa ditzakezu.

Defentsarik onena eraso on bat da

Zergatik itxaron kiloak agertu arte? Ez iezaiezu eman zure sabelaldea bisitatzeko arrazoirik. Presta zaitez aholkutxo hauetarako:

  • Kirol pixka bat banketea baino lehen: Azterlan batzuek diote goizez ariketa pixka bat egiteak (nahikoa dira 45 bat minutu) murriztu egiten duela apetitua egunean zehar.
  • Saihestu baraurik joatea: Gabonetako afarira edo bazkarira sabela hutsik joaten bazara, behar duzuna baino gehiago jango duzu seguru asko (badakigu zure koinatuak goraino betetzen dizula platera otarrainxkaz, mundua bukatzear balego bezala, baina nork bere burua kontrolatu behar du).
  • Ez dago presarik! Har itzazu kopuru txikiak, eta mastekatu poliki, janariak hor jarraituko baitu (zure koinatuak aurkakoa lortu nahi badu ere J).
  • Ez ezazu begiekin jan: Aukeratu pare bat sarrerako dastatzeko, eta itxaron plater nagusia iritsi arte. Lastima litzateke zure amaginarrebak prestatu duen jaki goxo hori amaitu ezinik geratzea.
  • Gauza gozorik ez otordu batetik bestera. Bistakoa dirudi, baina saihestu egin behar dira kaloria gehiegi dituzten tentazioak. Sabeleko zirri-zorroa kentzeko aukerarik onena zerbait osasungarria jatea da (sagar bat edo pistatxo batzuk, esaterako).
  • Kontuz edariekin: Alkohola eta freskagarriak dira kaloria-iturri handienetako bi. Ez da ezer gertatzen pare bat ardo edo cava kopa edateagatik, baina egokiena neurriz edatea da, eta hidratatzeko ura edatea.

Ariketak, Gabonak garesti atera ez dakizkizun

Aurrez esan dugun bezala, funtsezkoa da bizimodu aktiboa izatea, gehiegizko kilo horiek saihesteko. Gure aholkuak kontuan hartu badituzu, ziur gaude ez zaizula zaila egingo prest egotea: kirol-aplikazioren batekin motiba zaitezke, baita etxerako ariketa-errutina erraz honekin ere, edo zerbait gogorragoa aukera dezakezu (entrenamendu konkurrentea)

Nolanahi ere, ibiltzea edo korrika egitea da aukerarik errazena (30-60 minutuz, astean lau egunetan). Gabonen aurretik egiteko ariketa-taula azkar hau proposatzen dizugu:

  • Beroketak(x2): 30” jumping jackak / 30'' sentadillak / 30'' aurrez aurreko plantxa / 30'' alboko plantxa (eskuin eta ezker) / 30” burpeeak
  • Kardio (5'): arrauna, eliptikoa edo bizikleta / minutu bateko korrikaldi bizia + minutu bateko ibilaldi luzea. /
  • Indarra (x15): beso-flexioak / Zangoen lungeak / Halterak (bizepsak) / Banka fondoak (trizepsak)
  • Luzaketa-ariketak(20” gihar bakoitzerako)

Ba al zenekien…

  • Gabonetan, batez beste, 2-4 kilo gizentzen garela, Endokrinologia eta Nutrizioaren Espainiako Elkarteko adituen esanetan?
  • Gabonetako afarietako kaloria handieneko jakiak aperitiboak (gozo gauzak) eta edariak direla?
  • Turroi zati batek, edo tamaina ertaineko polboroi batek edo mazapan batek (25 g) 150 kilokaloria inguru dituela? Hau da, 600 kilokaloria 100 gramo bakoitzeko.