Igebelarrak, baratzea eta fruta-arbolak, irakaskuntza gisa
“Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpainaren barruan, Laredoko (Kantabria) Pepe Alba ikastetxea bisitatu dugu; modu osasungarrian jaten eta ingurumena errespetatzen ikasten dute ikastetxe horretako ikasleek.
Amelia Castillo ikastetxeko zuzendariak kontatu digu, orain dela urte batzuetatik, Kantabriako Hezkuntzako Kontseilaritzak bultzatutako ekologian eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako programa batean parte hartzen dutela. Baratzeak eta lorategiak deitzen da ikastetxearen proiektua, eta hori martxan jartzeko, urmael bat eraiki dute, inguru horretako habitat batzuk sortzeko asmoz. Era horretan, haurrek bertatik bertara bizi dezakete liburuetan ikusten dutena. Igebelarrak, baratzea eta fruta-arbolak dira naturaren kontserbazioaren inguruan horren kontzientziatuta dagoen ikastetxe horren paisaiaren zati garrantzitsua.
Arantxa Lopez-Ocaña Ogitarteko bat zure Motxilan kanpainako medikuak baratzeak ematen dizkien barazkiekin ogitarteko osasungarriak prestatzeko ideiak eman dizkie. Gazta-ogitartekoari letxuga eta errefautxoak gehitzea, askari fresko eta dibertigarria uda gerturatzen ari zaigun honetan. Eskaini dien beste aukera bat izan da zerba eta ziazerba tortilla goxo bat prestatzea, eta ahuakatea edo gazta gehitzea.
Beti da egokia askarian fruta jatea; mertxikondo bat dauka ikastetxeak, beraz, ogitartekoarekin batera mertxika batez gozatzeko ideia ere eman die Arantxak.
Aukera goxo eta erakargarriak eta, batez ere, oso osasungarriak!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.