Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Patata eta urdaiazpiko kauserak

Osagaiak (Lau lagunentzako)

250 gramo patata

25 gramo gurin (CLAS)

30 gramo irin (GALLO)

2 arrautza

100 gramo urdaiazpiko iberiko

 

Nola prestatu

Patata egosi eta puregailuarekin txikituko dugu.

Gerorako gorde.

80 mililitro ur sutan jarriko dugu, eta irakiten hasten denean, irin guztia batera bota eta etengabe eragingo diogu, masa lapikoaren hormetatik bereizten den arte.

Sutatik kendu, eta epeltzen utziko dugu. Arrautzak gehituko dizkiogu banan-banan, ondo nahastuz. Ondoren, patata-purea gehitu eta dena bateratuko dugu.

Koilara batez lagunduta, bolatxoak egin eta oliba-oliotan frijituko ditugu, gorritzen diren arte. Jarraian, paper xurgatzaile baten gainera aterako ditugu.

Platerean jarri, eta urdaiazpiko iberikoarekin apainduko ditugu.

  • ORDUZ KANPO
  • BARAZKIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'