Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Kartoffelsalat edo patata-entsalada: goza ezazu lan handirik hartu gabe, osagai kutun batekin

Patata Alemaniako sukaldaritzako elementurik garrantzitsuenetakoa da. Tuberkulu hau oinarrizko jakia da alemaniarren dietan, horren oinarrizkoa ezen herrialde hartako patata-kontsumoa tomate-kontsumoaren bikoitza baina (urteko 60 bat kilo pertsonako).

Urte osoan aurki daiteke patata merkatuetan, nahiz eta badauden errezeta eta urtaro bakoitzerako patata-barietateak. Udazkenean eta neguan, patata zaharra deritzona da ohikoena, lurrazpian heltzen dena, azal lodiagoa eta almidoi kopuru handiagoa duena; horrela, plater krematsuagoak egiteko balio du eta, gainera, mantenugai gehiago absorbatzen du.

Espainian, bi milioi tona patata inguru ekoizten da urtean eta, beharbada horregatik, oso ohikoa da gure gastronomian, nahiz eta pertsona bakoitzeko urteko batez besteko kontsumoa 30 bat kilokoa den. Izan ere, patata dohain ugari dituen elikagai eskuragarria da:

  • Energia: Patataren osagai nagusia karbohidratoak dira, makro-mantenugai ezinbestekoa, karbohidratoetatik eskuratzen baitugu egunean behar dugun energia guztiaren erdia inguru. Gainera, British Journal of Nutrition aldizkarian argitaratutako azterketa baten arabera, egunean patata egosi edo erre (ez frijitu) errazio bat jatea zereal finduak (arroza eta pasta) dituena baino kalitate hobeko dieta da.
  • Bitaminak: C bitamina kopuru handia du, immunokonpetentzia mantentzen duen antioxidatzaile indartsua; bitamina horrek, gainera, orbaintze- eta koagulatze-prozesuetan parte hartzen du. B6 bitamina kopuru handia ere badu, funtsezkoa dena elikagaietatik energia lortzeko prozesuan. Horrez gain, emozioak erregulatzen dituzten neurotransmisoreak –serotonina eta dopamina– eratzen ditu.
  • Potasioa: Errazio batek egunero behar dugun potasio kopuruaren % 25 ematen digu; konparazio batera, % 10 baino ez digu ematen banana batek. Potasioa mineralik garrantzitsuenetakoa da gure gorputzean, nerbio-sistemaren funtzionamenduan, muskuluen kontrakzioan eta balantze hidrikoan esku hartzen baitu. Potasio kopuru handiko dieta batek, gainera, arteria-tentsioa murritz dezake, bihotza babestuz.
  • Antioxidatzaileak: Patatek karotenoide eta flobonoide kopuru handia dute; erradikal libreen akzioa blokeatzen dute. Erradikal libreen metaketa gaixotasun koronarioak, diabetesa eta minbizia izateko arrisku handiagoarekin lotuta dago.
  • Almidoi erresistentea:  Erabat deskonposatzen eta absorbatzen ez den almidoia da, horrela iristen delarik heste-lodira, non hesteetako bakteriek kate laburreko gantz-azidotan deskonposatzen duten; azken horiek mantenugai gisa balio dute bakteria horientzako. Azido horiek kolonaren hantura eta kolon eta ondesteko minbizia izateko arriskua murrizten dituzte. Almidoi erresistentea gluzemia hobeto kontrolatzearekin lotzen da.

Abantaila horiek kontuan izanda, erabaki paregabea da patata-entsalada erraz bat prestatzea, Kartoffelsalat alemaniar patata-entsalada klasikoa, esaterako.

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista