Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Papera, hotza eta limoia: nola heldu edo kontserbatu ondoen ahuakate bat

Ahuakateak dituen ezaugarri bikainez hitz egin dugu aurrez, elikagai osasungarri gisa duen izen onaz eta gantz “txarren" etsai gisa duen eraginkortasunaz (LDL kolesterola murrizten du). Baina orain zenbait truku emango dizkizuegu, ahuakatea bere puntuan dagoen, azkarrago heldu arazten edo denbora luzeagoz kontserbatzen ikas dezazuen.

Nabarmentzekoa da bildu eta gero heltzen dela ahuakatea. Ahuakate bat jateko une onean dagoen jakiteko, emeki ukitu behar dugu. Presio egiterakoan pixka bat beheratzen bada, jateko prest dagoela esan nahi du; oso erraz beheratzen bada, helduegia dagoela eta tinko sentitzen badugu, berde dagoela eta, beraz, heldu arte itxoin behar dugula.

Heltze-prozesua azkartzea nahi badugu, egunkari-paperetan bildu behar ditugu ahuakateak beste frutaren batekin batera, banana batekin edo sagar batekin, esaterako, eta hozkailutik kanpo utzi behar ditugu. Aitzitik, heltze-prozesua geldiarazi nahi badugu, berriz, hozkailuan sartu behar ditugu; horrela, denbora luzeagoz iraungo dute.

Zergatik hartzen du kolore marroia ahuakateak?

Oso erraz herdoiltzen da ahuakatea, eta tonu marroixka hartzen du. Hori saihesteko, nahikoa da ahuakatea limoi- edo lima-tantatxo batzuekin bustitzea, bai saltsa bat egiten badugu (guakamolea, esaterako), bai erdia beste egun baterako gordetzen badugu.

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista