Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Ahuakatea: modaz harago, dohainak eta moldakortasuna

Ahuakateondoaren fruitua da ahuakatea, eta Erdialdeko Amerikakoa da jatorriz. Madari formako fruta mamitsua da, zimurtsua kanpotik, baina barnean mami krematsu eta samurra duena, palatabilitate handia eta zapore fina ematen dizkiona. Horregatik hartu du landare-gurin izena.

Barietate ugari dago, urte-sasoi ezberdinetan biltzen direnak; horregatik, urteko edozein sasoitan eskura daiteke ahuakatea. Azkeneko urteotan, gainera, etengabe hazi da ahuakatearen kontsumoa, eta gorenean egoten jarraitzen du. Hain zuzen ere, modako produktuetako bat izaten ari da konfinamenduan.

Nutrizio-dohain mordoa du ahuakateak; besteak beste, nabarmentzekoak dira honako hauek:

  • Gantz osasungarri kopuru handia: Fruta gehienek ez bezala, karbohidratoak baino gantz gehiago du ahuakateak. Kolesterolik ez izateaz gain, monoasegabeak dira dituen gantzak, eta aziko oleikoa da aipagarrienetakoa. Oliba-olioak ere gantz hori du, eta gure bihotza osasuntsu mantentzen laguntzen du, arterietan ateroma-plaken eraketa (aterosklerosia) atzeratzen du.
  • E bitamina ugari: Antioxidatzailea da E bitamina, eta zelulen mintzak babesten laguntzen du; eginkizun garrantzitsua betetzen du zahartzearen prebentzioan eta gaixotasun koronarioetan, besteak beste.
  • Beste mineral eta bitamina batzuk: C eta B6 bitamina kopuru handia ere badu ahuakateak; sistema immuneak ondo funtziona dezan laguntzen dute bitamina horiek. Potasio- eta magnesio-iturria ere bada, garrantzitsuak giharrak jardunean mantentzeko. Burdina ere badu, oxigenoa odolean garraiatzeko zereginean protagonista dena.
  • Zuntz-iturri aberatsa: Duen zuntz disolbagarri zein disolbaezin kopuru handiari esker, lagungarria da digestio-sistemaren osasunerako, baita kolesterola kontrolatzeko ere. Hainbat azterlanek dio duen zuntz kopuru handiak eta gantz-azidoek kolesterol-maila orokorrak eta LDL frakzioarenak (“kolesterol txarrarenak”) murrizten dituela, baita odoleko triglizeridoenak ere, hiperkolesterolemia duten pertsonen kasuan.
  • Osagai askorekin konbina daiteke: Gosaltzeko ogi txigortuan igurtzita jateaz gain, beteta, erreta, entsaladan, hanburgesan edo, sagarraz eta limaz, krema hotz goxo gisa kontsumi daiteke ahuakatea. Ausartzen al zara jaki honen moldakortasuna deskubritzen?
  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista