Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Mahatsak hamaika dohain!

Mahatsak fruta txikia eta gozoa dira, antioxidatzaile ugarikoak. Urte osoan zehar aurki ditzakegun arren, orain da hartzeko sasoirik onena, udazkena. Haien kontsumoak gora egiten du nabarmenki Gabon zahar gauean, hamabi kanpaiekin batera, baina ez itxaron urte amaierara arte! Fruta gozo honen erabilera anitzek, propietateek eta onurek gure dietan behar-beharrezko osagaia bihurtzen dute.

Hain txikia den fruta batek hainbeste onura nola izan ditzakeen zure buruari galdetu badiozu, hemen duzu arrazoia: resberatrola edota flabonoideak bezalako substantzia onuragarriengatik.

  • Resberatrol: Batez ere mahats beltzaren eta gorriaren azalean aurkitzen da. Zelulak erradikal askeetatik babesten dituen antioxidatzailea da.
  • Flabonoideak, antozianoak eta taninoak: Hauek ere antioxidatzaile gisa jarduten dute, zahartze prozesua motelduz. Bestalde, defentsak indartzen dituzte eta arterietako odolbilduak sahiesten dituzte.

Mahatsen onura nagusiak

  • Aldartea hobetzeko eta indarrak berritzeko aproposak dira. Bitxia, ezta? Hau karbohidratoen eta B taldeko bitaminen multzoari zor zaio.
  • Laxante suabea da eta bere efektu arazgarriagatik giltzurrunetako arazoetarako, azalerako, likido-erretentziorako, artritiserako edota hezuerirako gomendagarria da.
  • Bere potasio eta azido organikoek giltzurrunak estimulatzen dituzte beren eginkizun diuretikoa eta hondakinen kanporatzea erraztuz.
  • Pektina asko dute, gure gorputzetik substantzia kaltegarriak kanporatzen laguntzen du.
  • Energia iturri handia da bere ur (%80) eta karbohidrato (glukosa, fruktosa, sakarosa eta dextrosa) osaeragatik.
  • Bitamina ugari: B taldekoak horien artean, eta bereziki B6 bitaminan aberatsa, nerbio-sistemarako oso garrantzitsua. C bitamina badu ere, eta oso ondo asimilatzen da flabonoideei esker.
  • Eta mineralak? Daukan potasio, magnesio, kaltzio, azufre eta burdinagatik nabarmentzen da. Eta neurri txikiagoan bada ere, kobre, manganeso eta selenioa du. 
  • Karbohidratoek dakarten energia ugariak kirolari, ume zein pertsona helduentzako  fruta aproposa bihurtzen dute.

Nola jan?

Berezko eran hartu ohi diren arren, kontsumitzeko modu asko daude: zukuan, marmeladan, ardoan, mahaspasan, gozokietan... Errezeta gazietan, adibidez, kontraste gozo ezin hobea dira.  Ederki doazkie ere barazkiei, parrilan edo lurrunetan, zopa hotzetan edo ogi-mamietan.

Eguberri afarirako edo Urteberri eguneko bazkarirako postre gozoa gomendatzen dizugu: fruitu lehor eta mahats crumble-a. Ez itxaron hamabiak arte probatzeko!

Fruta gozo hau jateko unerik onena da; beraz, BM Supermerkatuetako frutadendara hurbildu zaitez, edo gure online dendara, mahats zuri, garnatxa edo mahats beltzaren bila. Badauzkazu ere hazirik gabe!

Ba al zenekien…

  • Idorreriarako azala kendu gabe eta haziekin hartzea gomendatzen da, hor aurkitzen baitira hesteetako funtzionamendua hobetzen laguntzen duten substantziak. 
  • Mahatsaren hazia antioxidatzaile iturri izugarria da, zahartzea sahiesteko eta organismoaren babesa bideratzeko gaitasuna dute.
  • Haurdunentzako gomendagarriak dira beren azido folikoagatik.
  • Erosterako orduan, begira ezazu mahats beltzek edo gorriek kolore berdexka izan ez dezaten, eta zuriek, aldiz, anbar tonua izan dezaten. Orpoak freskoak eta berdeak izan behar dute eta mahatsak orpoetara lotuak eta azal zimurrik gabeak.
  • Oso ondo doazkie zenbait haragi, gazta eta arrainei, baita mazedonian edo gozogintzan ere.