Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Hegaluzea: irla bakarti batera eramango zenukeen arraina

Udaro bezala, iritsi da Kantauri itsasoko hegaluzearen sasoia, arrain urdin preziatua gure supermerkatuetako arrandegi guztietan aurki dezakezu jada.

Hegaluzeari Kantauri itsasoko atunzuria ere deitzen zaio, eta arrain honen itxura eta zaporea bereziak dira. Freskoa, osasuntsua eta zapore onekoa da. Eta haragiaren kolorea argiagoa da. Hain zuzen ere, supermerkatuan zure eskura dagoen erabateko delicatesen-a.

Arrain hau arrain tunidoen buruan aurkitzen da (hegalaburrarekin batera), nahiz eta tamaina txikiagoko espeziea izan. Baina, zergatik da berezia?

Garaiko produktua

Benetako hegaluzea urte osoan Azore irlen inguruan bizi da. Baina, maiatza, ekaina eta uztaila iristen direnean, Kantauri itsasoraino etortzen da. Alegia, oporretan dabilela, guri atsegin emateko bisitatzen gaitu, biran etorriko balitz bezala. Eta denak pozik.

Bereizteko, hainbat puntu izan beharko dituzu kontuan. Azal gogorra du, trontzoa urdin iluna eta haragia ia zuria. Gainera, hortz konikoak ditu beheko eta goiko barailezurretan, atunak ez bezala, eta hegal dortsal oso bereizgarria ere badu, arrainaren luzeraren bi herena baino gehiago neurtzen duena.

Nahiz eta arrandegian ikusten dituzun hegaluzeek 10 bat kilo pisatu ohi duten, luzeran 1,40 metro eta 60 kiloko pisua izatera iritsi daitezke. Atunak, berriz, 250 kilotik gora har ditzake oso erraz.

Hegaluzearen propietateak

Zapore biziaz eta testura leunaz gain, propietate nutrizional oso onuragarriak ditu. Gantz-azidoez osatuta dagoenez eta bereziki omega-3az, oso aproposa da metabolismoa eta kolesterola erregulatzeko eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko.

Gainera, hegaluzeak atunak baino askoz ere koipe gutxiago du (%4 gutxiago), nahiz eta B multzoko bitaminen eta mineralen edukia antzekoa den bietan.

Garrantzitsuena: Nola prestatuko dut?

Hegaluze onena dastatzeko esperientzia hobetzeko, ideia bikaina da ihesaldi bat antolatzea Kantauri itsasoko ertzeko edozein herritara joateko eta Euskal Herrian marmitakoa bezalako plater gozoak eskatzea edo Kantabrian lehengai gozo horren omenez antolatzen diren Hegaluzearen Jardunaldietara joatea.

Baina etxean bezala inon egotez ez denez, proba itzazu honako hauek bezalako errezetak: hegaluzea tomatearekin, mendrezka labean, hegaluze-albondigak, hegaluze-biribilkia, salpikoi eran, carpaccio eran, patatekin gisatuta, tipularekin, saltsa berdean, tartar bat bezala, edota baita japoniar tatakian ere.

Beste aukeraren bat? Hegaluzea oliba-olioan kontserbak erostea, Espainiako onenak bezala jotzen baitira. Horiek bai irla bakarti batera eraman nahiko dituzula denboraldi bat baino gehiagorako.