Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Ekoizleak

Kantabriako idi-haragia BM Supermerkatuetan

Zorionekoak azpizun eta txuleta onen zaleok! Ostiral honetatik aurrera, tona bat idi-haragi baino gehiago jarriko dugu salgai BM Supermerkatuetan; idi-haragia da aurkitzeko zailenetakoa, gutxi ekoizten delako, eta gastronomian eta elikaduraren munduan estimatuenetakoa.

Toño Quintanillaren abeltegian, Kantabriako Arenal de Penagos herrian hazitako bi bururen haragia da. Hain zuzen ere, asturiar arrazako idiak dira, askatasunean haziak eta larrean eta pentsuz elikatutakoak.

Santaderreko S-20 BM Supermerkatuan (Josefina de la Maza zg, 5. Lokala, S-20 errepidea) eta Castroko BM Supermerkatuan (Leonardo Rucabado 54) erosi ahal izango da haragia.

Haragi goxoa eta osasungarria

Idi-haragiak beste behi-haragiek baino zapore biziagoa dauka, oso zapore atsegina; gainera, oso osasungarria da bere nutrizio-dohainei esker. Proteina eta burdin gehien duten haragietako bat da, eta B bitamina eta zink kopuru handia dauka.

Aukera ugari eskaintzen du, gainera, sukaldean. Idi-txuleta txingarretan erreta presta dezakegu, beste txuleta batzuk bezala. Gisatzeko zatiek, baina, beste haragi batzuek baino –txahalak, esaterako–denbora gehiago behar dute prestatzeko.Hori bai, emaitza harrigarria da.Esaterako, idi-buztanaren izpien errezeta. Animatzen zara?