Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Irin-mota osasungarriak: arroz-irina

Txitxirio-irinaz hitz egin genuenean esan bezala, irina hainbat zereal, hazi, tuberkulu edo lekale ehota eskuratzen den hautsa da, eta bakoitzak bere ezaugarri, testura eta zapore propioak ditu.

Kasu honetan, arroz-irina integrala edo findua izan daitezke, eta bi horien artean integrala lehenetsi behar da, arroz-ale osoa erabiltzen baita irin integrala egiteko, eta horrek esan nahi baitu azalaren, zahiaren eta germenaren ezaugarriak kontserbatzen direla, irin zuriaren kasuan ez bezala.

Horrela, bada, irin finduarekin alderatuta, arroz-irin integralak ia lau aldiz zuntz-kopuru handiagoa du, horren garrantzitsua dena urdail-hesteek behar bezala funtziona dezaten, gluzemia-mailak mantentzeko eta asetasuna kontrolatzeko.

Gainera, nutrizio-balio handiagoa ematen dioten zuntza, bitaminak, mineralak eta gantz-azido esentzialak ditu. Irin hau zein txitxirio-irina aukera onak dira zeliakoen edo glutenarekiko intolerantzia duten pertsonen dietarako, ez baitute proteina hori.

Arroz-irinaren nutrizio-ezaugarriak

  • Energia-iturri bikaina: karbohidrato kopuru handia du. Irin integralaren kasuan, arroz zuriaren irinak baino gluzemia-indize txikiagoa duenez, astiroago liberatzen dira eta, beraz, luzaroagoan ematen dute energia.
  • B taldeko bitamina kopuru handia: B1, B3 eta B6 bitaminak ditu. B taldeko bitaminek, oro har, energia ematen duten prozesu metabolikoetan parte hartzen dute; B1 bitamina edo tiamina, gainera, garrantzitsua da zelulen hazkuntza, garapen eta funtzionamendurako. B· bitaminak HDL (kolesterol ona) mailak handitzen laguntzen du, eta B& bitamina garrantzitsua da zerebroaren garapenerako eta immunitate-sistema mantentzeko.
  • Manganeso-iturria: ezinbestekoa da prozesu askotan, hala nola hezurren garapenean, zaurien orbaintzean, muskuluen uzkurduran eta odoleko glukosa-mailen kontrolean. Arroz-irin errazio batek (100 g.) eguneko manganeso-beharren % 100 asetzen du.
  • Antioxidatzailea: arrozak fenolak eta flabonoideak ditu, erradikal libreek zeluletan eragiten duten kaltea prebenitzen eta, beraz, organismoko hantura murrizten laguntzen duten antioxidatzaileak.
  • Aukera ugari ematen du: Arroz-irina gari-irinaren ordezko aproposa da glutenik gabeko errezetak prestatzeko, zeliakoentzako egokiak izango direnak; ogia eta gozogintzako jakiak, esaterako. Almidoi kopuru handia duenez, perfektua da lodigarri gisa erabiltzeko; gainera, beste irin batzuek baino olio gutxiago xukatzen du eta, beraz, beste irin batzuen ordez erabil dezakegu arrautza-irinetarako.
  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista