Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Hezurdun frutak: nola aukeratu melokotoiak, nektarinak eta paraguaioak puntu-puntuan

Badago une bat udan, zeinetan nahikoa izaten baita fruta-dendara joatea, benetan uda-sasoia iritsi dela jakiteko: melokotoiak, nektarinak eta paraguaioak beraien aroma guztiarekin agertzen diren unea. Hezurdun frutak mahaiko protagonista bihurtzen dira, eta urtsutasun paregabea eskaintzen digute, eguzkipean heldu direlako.

Melokotoia, nektarina edo paraguaioa: hiru fruta, familia bera... eta alde ugari

Familia berekoak diren arren, barietate bakoitzak baditu bere ñabardurak sukaldean gozatzeko...

  • Melokotoia edo mertxika: Duen azal belusatuari, aroma biziari eta gozotasunaren eta garraztasunaren arteko orekari esker, udako protagonistetako bat da. Espainiako barietateen artean, Calandako Melokotoia nabarmentzen da (Jatorri-deitura).
  • Nektarina: Askok uste dute mertxikaren (melokotoia) eta okaranaren arteko gurutzatzea dela, baina, egiaz, mertxikondoaren mutazio natural bat da. Duen azal leunari esker, oso praktikoa da etxetik kanpo jateko, zuritu beharrik gabe.
  • Paraguaioa: Duen forma zapal bereizgarriak ematen dio izena, baina ez da jatorriz Paraguaikoa. Azal belusatua du, mami oso aromatikoa, ez horren garratza, eta bereziki gozoa. Testura biguna izanik, haurren fruta gustukoenetakoa da.

Sasoi honetako beste barietate batzuk deskubritu nahi badituzu, BMn dagoeneko hitz egin genizun zure dietan sartu beharreko hezurdun zazpi frutei eta bakoitzaren berezitasunei eta onurei buruz.

Nola jakin dezakegu benetan puntuan dauden

Akatsik ohikoena izaten da azalaren kolore gorriari soilik erreparatzea. Hala ere, kolore hori askotan barietatearen eta eguzkiarekiko esposizioaren araberakoa izaten da, eta ez du zertan helduta dagoela esan nahi.  Aukeraketan asmatzeko eta gozatzeko, egiazta itzazu seinale hauek:

  • Aroma: fruta bat helduta dagoenean, usain gozoa eta atsegina izaten du txortenaren ondoan.
  • Ukitzerakoan: hatzarekin arin presioa egiterakoan, pixka bat hondoratu egin behar da, baina ez da bigunegia egon behar.
  • Kolorea: zurtoinetik hurbileko zonan tonu horiak edo laranjatuak izan behar ditu, inoiz ere ez berdexkak.

Nola kontserbatu, haien zapore guztiaz gozatzeko

Fruta hauek zuzenean hozkailuan gordetzea ez da beti aukerarik onena izaten. Hotzak beraien testura eralda dezakete, eta aroma murriztu. Komeni da bata bestearen gainean ez pilatzea ere, kolpatu ez daitezen.

Berde samarrak baldin badaude, utz itzazu kanpoan, berez heldu daitezen. Sartu hozkailuan haien puntuan daudenean soilik (trukutxo bat: atera hozkailutik jan baino 20 bat minutu lehenago. Aroma eta urtsutasuna nabarmen berreskuratuko dute).

Fruta hauek, gainera, eguzki-babes jangarriosasungarria dira. Ur eduki handia (% 85-90), zuntza, potasioa eta antioxidatzaileak dituztenez, gure azala eguzkitik babesten laguntzen digute, elikadura osasungarri baten barruan.

Zein da zure hezurdun fruta gustukoena? Konta iezaguzu FacebookenX-enInstagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.