Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Uda

Haurrak eguzkitik babestea

Eguzkitan jartzea gure osasunarentzako onuragarria da, D bitaminaren sintesia suspertzen duelako eta odolaren zirkulazioari mesede egiten diolako. Baina beharrezkoa izango da neurriak hartzea, bereziki, haurrak eguzkitik babesterakoan, izpi ultramoreen eraginpean gehiegi egotea ekiditeko.

Gauza jakina da familia guztiak babestu behar duela eguzkitik, baina haurren larruazala helduena baino sentikorragoa da eta, horregatik, ahalik eta ondoen babestea ezinbestekoa izango da, eguzki-kremak erabiliz, eguzki-irradiazio handieneko orduak saihestuz, haiek sarri hidratatuz eta abar.

Jarraian, etxeko txikitxoenak eta, era berean, familia osoa, eguzkitik babesten lagunduko dizuten hainbat aholku zehazten dizkizugu: 

Berariazko eguzkitako kremak
Gure larruazal foto-tipoaren araberako eguzkitako krema erabiltzea gomendatzen da – hemen kontsulta dezakezu foto-babesle egokia nola aukeratu – eta haurren kasuan beste hainbeste gertatzen da. Haurrentzako espezifikoak diren eguzkitako kremak daude; perfumatu gabeak eta formulazio-oinarria helduen kremena baino arinagoa dutenak.

Eguzkiaren kontrako babes faktoreak (SPF) gutxienez, 30 izan behar du eta espektro zabalagokoa bada, berriz, hobe; alabaina, ez du inoiz 15etik beherakoa izan behar.

6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoak
Espezialistek 6 hilabete baino gutxiago dituzten haurtxoak eguzkitan ez jartzea gomendatzen dute, haien larruazala oraindik eratzen ari delako eta melanina, babesgarri duen pigmentua, jariatzeko gai ez delako. Gainera, haien larruazala hain da sentikorra, eguzkitako kremak erabiltzea ere ez dela gomendagarria. Beraz, itxaron zure haurtxoak urte erditik gora eduki arte.

Eguzkiak indar handien duen orduak saihestu
Hori haurrek nahiz helduek egin beharrekoa da. Eguerdiko 12:00etatik arratseko 17:00ak bitartean eguzkiak indar handia eduki ohi du; beraz, hobe ordu horietan eguzkitan ez jartzea.

Itzala bilatu
Eguna aire zabalean igarotzen dugunean beti ez da erraza izaten itzal naturala aurkitzea. Mendian edo parkean errazagoa gerta daiteke itzala aurkitzea, baina hondartzan benetan zaila da. Eguzkipean egotea aurreikusita badugu, eguzkitakoa ezinbesteko beste elementu bat izango da.

Osagarriak
Eguzkitik babesteaz hitz egiten dugunean, ez gara larruazalaz soilik ari. Begiak eta burua babestea ere garrantzitsua da. Gehitu zure hondartzako kitean betaurreko homologatuak eta txanoa.

Eta orain bat, motxila prestatuta eta aholku denak behar bezala barneratuta direla, hondartzaz edo mendiaz gozatzeko prest gaude!