Aholkuak
Gure Selecta sukaldea: prestatutako janaria, kozinatzeko gogorik ez duzunerako
Ez dago errudun sentitu beharrik, noizean behin prestatutako plateren bat jateagatik. Dela astirik ez duzulako edo dela, besterik gabe, otordua konplikaziorik gabe egin nahi duzulako, jateko prest dagoen aukera batek –ondo aukeratu eta konbinatuz gero– ez du zertan elikadura desorekatua izan behar.
Gure Selecta Sukaldeak zure eguna errazteko plater prestatuak eskaintzen dizkizu, zaporeari, barietateari eta orekari uko egin gabe.
Zure gaurko planen artean, kozinatzea sartzen ez bada...
Plater prestatuekin menu orekatu bat antolatzeko modu erraz bat da plater erdia barazkiz betetzea, laurden bat proteina kopuru ugariko jakietarako gordetzea, eta gainerakoa kalitatezko karbohidrato-iturri diren jakiz betetzea. Harvardeko nutrizionisten Plater Osasungarrian inspiratutako ideia da, oso baliagarria, modu erraz batean, otordu osoak eraikitzeko.
Zure BM dendan, hainbat konbinazio azkar aurkituko duzu, hala nola:
- Tenperatura baxuan kozinatutako oilaskoa, barazki-menestrarekin
- Arroza barazkiekin, etatxipiroiak beren tintan
- Haragi-bolak tomate-saltsan, entsalada batekin.
Gure Selecta Sukaldeak BM Supermerkatuetarako propio prestatutako errezeta aukera zabala eskaintzen du, eta eskuragarri daude janari prestatuen apaletan zein online dendan. Artisau eran prestatutakoak, kontserbagarririk gabeak, betiko sukaldaritzan inspiratuak eta bazkari edo afari bat azkar eta modu praktikoan prestatzeko pentsatuak.
Tenperatura baxuan prestatutako platerak: zaporea eta mantenugaiak bere horretan mantentzen dituztenak
Prestatutako janarien artean, BM Supermerkatuetan tenperatura baxuan kozinatutako platerak ere prestatzen ditugu. Aukera paregabea menu orekatu bat osatzeko proteinak behar dituzunerako.
Hutsean ontziratuta aurkezten dira, 70-90 ºC-tara prestatzen dira, eta horrek jakien urtsutasuna eta propietateak hobeto kontserba daitezen laguntzen du. Oliba-olio pixka bat besterik ez dute, gatzik erantsi gabe: nahikoa da berotzea eta barazki batzuekin, arrozarekin edo entsalada batekin batera jatea.
Ondo jateko, ez dago beti sukaldean ordu luzez aritu beharrik. Kalitatezko produktuak hautatzea, behar bezala konbinatzea eta menua elikagai freskoekin osatzea nahikoa da elikadura zaintzen jarraitzeko, baita astirik edo kozinatzeko gogorik ez dugun egunetan ere.
Zein da zure baliabide azkarrik gustukoena, lapiko artean ibili gabe ondo jan nahi duzunerako? Konta iezaguzu Facebooken, X-en, Instagramen edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.