
MIMO GUZTIAREKIN PRESTATUKO DIZKIZUGU HARAGIA ETA ARRAINA
Zalantzarik gabe, tenperatura baxuko sukaldaritza modu ezin hobea da haragiaren eta arrainaren elikadura-propietate guztiak kontserbatzeko, horien freskotasuna, zaporea eta produktuaren kalitatea mantenduz.
Produktuak testura guztiz homogeneoa du, eta beraz, zati batzuk ez dira gehiago edo gutxiago egingo. Hutsean ontziratuta eramango duzu etxera. Berotu eta zerbitzatu besterik ez duzu egin beharko.
Oso osasungarria da, oliba-olio txorrotadatxo batekin bakarrik prestatua, gatzik gehitu gabe.
Hutsean ontziratuta dagoenez, bere zapore eta zuku guztiak mantentzen ditu, eta horrela, oso plater zaporetsu eta samurra lortzen da.
70 eta 90 ºC arteko tenperaturan prestatzen dugu.


GURE ARRAINAK
Salmahaiko edozein pieza eska dezakezu: lupiak, urraburuak, erreboiloak, bisiguak, bakailaoa... sailean ikusten duzun guztia. Osorik ez dauden piezak ere prestatuko dizkizugu, hala nola legatzaren edo izokinaren trontzoak.
NOLA ESKA DEZAKET?
900 555 300 telefonora deituta: eska iezaguzu nahi duzun pieza eta esaguzu noiz jaso nahi duzun (entregatzeko denbora: 2 ordu).
Dendan: aukeratu salmahaiko edozein pieza eta ordu eta erdian prestatuko dizugu. Ontziratu ondoren, 7 egunera arte kontsumi daiteke. Kontserbatu 0 eta 5 gradu artean.
NOLA ZERBITZATU?
-
Atera ontzia hozkailutik.
-
Berotu aurrez labea 200 ºC-tan. Tenperatura horretara iristen denean, itzali ezazu.
-
Atera arraina poltsatik eta sartu labean 10 minutuz, labea itzalita dagoela.
-
Jarri platerean eta gehitu gatz pixka bat eta hornigaiak, nahierara.

GURE HARAGIAK
Arkume-laurdenak, antxume-laurdenak, txerrikume-erdiak, txerri-saiheskia, txahal-saiheskia, indioilar-izterrak, burualdea eta untxia eska ditzakezu.
Laberatu 10-11 orduz.
NOLA ESKA DEZAKET?
900 555 300 zenbakira deituta edo dendan: enkargatu eta pasatu zure supermerkatutik hura jasotzera. Ontziratu ondoren, 9 egunera arte kontsumi daiteke. Kontserbatu 0 eta 5 gradu artean.
NOLA ZERBITZATU?
-
Atera ontzia hozkailutik eta berotu aurrez labea 200-220 ºC-tan.
-
Jarri hutsean ontziratutako produktua iturriaren azpian, poltsa ur berotan bustitzeko. Horrela, poltsa barruko zukuak askatuko dira.
-
Atera produktua poltsatik eta jarri azala gorantz duela labeko erretiluan, poltsan duen zukuarekin.
-
Laberatu 15 minutuz.
-
Azala txigortzeko, aplikatu grilla 5-7 minutuz.

GURE ERRETEGIA
Zer eska dezaket? Oilasko errea, piper italiarrak, piper gorriak, panadera patatak, garnizio-patatak, haragi-paella, arrain-paella, fideua, oilasko errearen izterrak, txerri-saiheski errea, txerri-sekretu errea eta txerri-ukondo errea.
NOLA ESKA DEZAKET?
Puntu beroko horma-apalean: zuzenean har dezakezu harategiaren ondoan dagoen puntu beroko horma-apaletik.
Edo 900 555 300 zenbakira deituta edo dendan bertan: enkargatu eta pasatu zure supermerkatutik hura jasotzera.

PLATER PRESTATUAK
Dagoeneko prestatuta eta eramateko prest dauden platerak.
NON AURKITU?
Harategiaren ondoan dagoen horma-apalean aurkituko dituzu.
Berotu eta jan besterik ez duzu egin behar!
Gure horma-apalean plater prestatuen aukera zabala dago, BM Supermerkatuentzat berariaz prestatuak. Kontserbagarririk gabe eta % 100 artisauak.
