Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Granada: zure osasuna zaintzen duen udazkeneko errubia

Udazkenarekin batera, altxor dirdiratsu bat iristen da gure frutategietara: granada. Irailetik urtarrilera, ‘superfruta’ hau iristen zaigu, bere zapore biziarekin eta errubi kolore erakargarriarekin, gure platerak alaitzera, bai eta gure osasunerako babes natural bihurtzera ere. 

BM Supermerkatuetan eskura dezakezu sasoiko fruta zoragarri hau, eta zure dietan zergatik sartu beharko zenukeen kontatuko dizugu.

Milaka urteko fruta honen historia laburra

Ba al zenekien granada ezagutzen dugun fruta antzinakoenetakoa dela? Persian du jatorria K.a. 4000 urte inguruan, eta garai hartan dagoeneko oparotasunaren ikurtzat jotzen zen.  Eta egiptoarrek jateko zein erremedio natural gisa erabiltzen zuten; gainera, tindagai gorria ateratzen zuten granadaren loretik, oihal eta larruetarako.

Gaur egun, herrialde askotan lantzen da granada, baita Espainian ere. Hain zuzen ere, munduko eta Europako ekoizle nagusienetakoa da Elcheko Granada Mollar jatorri-deiturarekin kalitatearen berme gisa. Alacanteko zona horretan soilik 50.000 tona inguru ekoizten da kanpaina bakoitzean.

Granada-aleen botere antioxidatzailea

Granada naturako antioxidatzaile boteretsuenetako bat dela uste da, te berdea bera baino edo ahabiak baino ere boteretsuagoa. Duen polifenol-kontzentrazio handian dago sekretua. Dituen bioaktiboen artean, antozianinak (bere kolore bereizgarria ematen diotenak). Taninoak (jarduera antioxidatzaile handiarekin) eta azido elagikoa (hanturaren aurkako propietateak dituena) nabarmentzen dira.

Gainera, Kardiologiako Espainiako Elkarteak nabarmendu du eginkizun garrantzitsua betetzen duela osasun kardiobaskularra babesten. Azterketa zientifikoek erakutsi dute granadak modu erregularrean kontsumitzeak LDL kolesterola (“txarra”) murrizten duela, eta HDL (“kolesterol ona”) areagotu, edo odol-fluxua hobetzen duela, eta arterien gogortzea prebenitu.

Granada zure plateretan txertatzeko lau modu goxo

  • Entsaladetan: ezin hobeto uztartzen da intxaurrekin, irasagarrarekin eta gaztarekin.
  • Zuku naturalean: likidotu aleak (azala gehiegi zanpatu gabe, mikatz samarra baita). Aurki dezakezu prestatutako zukua ere.
  • Postreen, jogurtaren edo porridgearen topping modura: kolorea, testura eta gozotasun naturala ematen die tartei, bizkotxoei, jogurtei edo porridgeei.
  • Haragietarako saltsetan: granadaren garraztasunak orekatu egiten ditu plater biziak, bildotsa eta ahatea kasu

Granadak zikindu gabe zuritzeko trukuak

Plater horiek prestatzeko, granadak zuritu egin behar dira, eta lan hori erraz eta azkar eta, gainera, zikindu gabe, egiteko truku bat azalduko dizugu:

  1. Moztu granadaren goiko koroa
  2. Egin azaleko ebaki bertikalak, barneko mintz zuriei jarraituz (4-6 ebaki)
  3. Ebaki horiei jarraituz, ireki granada eskuekin
  4. Sar itzazu granada-atalak ur hotzez betetako katilu batean
  5. Aletu ur azpian: aleak hondora eroriko dira, eta mintzak flotatzen geldituko dira
  6. Kendu mintzak eta xukatu aleak.

Nola aukeratu granada BMn, eta nola kontserbatu

BM Supermerkatuetan, sasoiko granadak aurkituko dituzu, udazkenean eta neguan. Alerik onenak aukeratzeko, erreparatu pisuari: granada pisutsu nabaritu behar da eskuan (urtsutasuna adierazten du); erreparatu azalari: tinkoa, dirdiratsua eta erroitzik eta orban ilunik gabea izan behar du; eta, azkenik, erreparatu koloreari: zenbat eta biziagoa, orduan eta hobeto. Tonu gorrixka edo purpura sakonak.

Eta fruta hau kontserbatzeko eta ahalik eta gehien aprobetxatzeko, hona hemen hiru aholku:

  • Osorik: hilabete iraun dezake leku fresko eta lehor batean, eta bi hilabete hozkailuan.
  • Aletuta: ontzi hermetiko batean, hozkailuan, 5-7 egun inguru.
  • Aleak izoztuta: sei hilabete arte (oso aproposak smoothie-etarako).

Aurtengo udazkenean, eman zure gorputzari merezi duen errubia! Eta zuk, ze truku erabiltzen duzu granada zuritzeko? Gustuko al duzu fruta hau? Zein da granadarekin prestatzen duzun errezeta apartena? Konta iezaguzu FacebookenTwitterrenInstagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.