
Sasoiko produktua
Mingrana: gorputzerako antioxidatzaile-leherketa
Mingranondoaren fruitua da mingrana; zehazki, beix koloreko azal lodiko baia bat da, eta mintz zurixka batek banantzen du fruituaren barrualdea. Barruan haziak dituzten zenbait lobulu ditu barrualdean, eta zapore gezamineko mami gorri eta urtsuz beteta daude haziok.
Asiako fruta da jatorriz, Persia eta Afganistanekoa. Arabiarrek ekarri zuten Espainiara, eta hemendik esportatu zen Amerikara. Hain zuzen ere, Espainia da mundu mailako ekoizle nagusietakoa, eta Europan gehien esportatzen duen herrialdea.
Historian zehar, maitasunaren, ugalkortasunaren eta oparotasunarekin sinbolotzat jo du herri askok. Udazkeneko fruta da, irailean hasten baita mingranondoaren uzta biltzen, eta azaro erdialdera arte iraun dezake lan horrek.
Emakumeen aliatua
Mingranaren ezaugarrien artean, nabarmentzekoa da fitoestrogeno kopuru handia duela; substantzia horrek menopausiaren sintomak (beroaldiak eta gehiegizko izerdia) murrizten laguntzen du. Bestalde, ahoan uzten duen zapore ‘latz’ hori fruta honek dituen taninoek eragiten dute; substantzia horrek duen hanturaren aurkako eraginari esker, hilekoaren minei aurre egiten ere lagun dezake.
- Antioxidatzaile indartsua: Flabonoide, antozianina eta elagitanino kopuru handia du mingranak. Substantzia horietako batzuek tumore-zelulen garapena mantsotzen dute; horregatik, mingrana minbizi batzuk prebenitzeko eraginkorra izan daitekeela iradoki da, bularreko eta prostatako minbizia prebenitzeko, esaterako. Duen eragin antioxidatzaileari esker, bestalde, LDL kolesterolaren (kolesterol txarra) oxidazioa prebenitzen du eta, beraz, arteriak eta bihotza babesten ditu.
- Arina eta arazgarria: Mingranaren % 90 baino gehiago ura denez, fruta hau ideala da argaltzeko edo pisu egokiari eusteko dietetan. Gainera, duen zuntz ez-disolbagarri proportzioari esker, aliatu paregabea da urdail-hesteen osasun ona mantentzeko.
- Gomendagarria hipertentsio eta hiperurizemia kasuetan: Potasioa da fruta honen mineralik nabarmenena. Halaber, sodio kopuru txikia du eta, beraz, ideala da tentsio arterial altua duten pertsonentzako. Bestalde, azido zitrikoak gehiegizko azido urikoa gernuaren bitartez kanporarazten du; horregatik, mingranaren kontsumoa gomendatzen da hiperurizemia eta/edo hezueri kasuetan.
- Erabilera anitzekoa: Zapore suabea duenez, perfektua da askotariko plateretan erabiltzeko. Proba ezazu, erabili zure entsaladarik orijinalenak egiteko edo, are, jar itzazu topping modura zute hummus- edo ahuakate-ogietan.
Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista |