Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

SASOIKO PRODUKTUA

Gereziak: nola aukeratu puntu-puntuan eta zergatik da frutarik desiratuenetakoa

Badaude beti eskura ditugun frutak, eta gero gereziak daude: denboran iheskorrak, biziak eta urte osoan espero ditugunak.

Gerezien etorrera: zergatik dira horren desiratuak?

Maiatza iristearekin batera, fruta freskoaren egutegiko sasoirik labur eta desiratuenetako bat hasten da. Gereziak aste gutxi batzuez egoten dira jateko unerik onenean; horregatik, desirarekin eta berehalako kontsumoarekin oso lotuta dagoen produktua da.

Urte osoan eskura ditugun beste fruta batzuekin alderatuta, gereziaren sasoikotasunak areagotu egiten du bere erakargarritasuna: iristen denean, kontsumitzeko gogoa ematen du.

Zer dute gereziek, beste ezein frutak ez duenik?

Ukitu garrazdun bere zapore gozoaz harago, nutrizio-profil oso zehatza du gereziak. Osagai fenoliko eta antoxianina kopuru handieneko frutetako bat da; azken horiek ematen diete gereziei kolore gorri bizi hori, bai eta gaitasun antioxidatzailea ere.

Gainera, melatonina naturala du, loaren erregulazioarekin lotzen den sustantzia; eta hori ez da batere ohikoa frutetan. Hanturaren aurkako efektua duten osagaiak ere badituzte gereziek; hala, toki nabarmena hartzen du, fruitu gorrien multzoaren barruan.

Nola aukeratu gereziak

Erosterakoan hanka-sartzerik egin ez dezazun, funtsezko hiru alderdiri erreparatzea komeni izaten da:

  • Kolorea: zenbat eta ilunagoa eta biziagoa, orduan eta helduago eta goxoagoak egongo dira (betiere barietatearen arabera).
  • Testura: trinkoak izan behar dira, bigun-gunerik eta zimurrik gabeak.
  • Azala: leuna, distiratsua eta kolperik gabea.

Txortena baldin badute, berdea eta freskoa izan behar dute. Pikota barietatearen kasuan, normala da txortenik ez izatea, horrek ez du esan nahi egoera onean ez daudenik.

Ez erosi erroitzak edo orban ilunak dituen edo oso bigunak dagoen gerezirik, horrek adierazten baitu gehiegi helduta daudela edo ez direla ondo kontserbatu. Eta distirarik ez badute edo deshidratatuta baldin badaude, litekeena da kalitatea galdu izana.

Zer eskaintzen digute?

Nutrizioari dagokionez, gereziak arinak dira (ur kantitate handia), eta zuntza, C bitamina eta potasioa dute. Hala ere, dituzten antioxidatzaile naturalei zor diegu gerezien baliorik handiena; batez ere antoxianinak dituzte, estres oxidatzailea murrizteko duten gaitasunagatik aztertu izan direnak.

Gereziak asteko menuan sartzeko zenbait ideia azkar

Gerezien sasoiari ahalik eta etekinik handiena atera nahi badiozu, gereziak bere horretan jateaz gain, zenbait plater erraz presta dezakezu, oso ondo funtzionatzen dutenak:

  • Entsaladatan, gazta fresko, intxaur eta hosto berdeekin.
  • Topping modura, jogurt naturalean edo kefirrean.
  • Ogi txigortuaren gainean, gazta-kremarekin.
  • Azkar batean salteatuta, haragien osagarri modura (oilaskoa, txerria...).
  • Postre azkarretan –konpotak, esaterako– edo laberik gabeko tarten oinarri modura.

Zer nahiago duzu, gereziak bakarrik jatea? Edo, animatzen al zara sukaldean itzuli bat ematen? Konta iezaguzu FacebookXInstagram edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.