Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Aholkuak

Gaztanbera: berriro indarrez datorren esneki proteikoa

Gaztanbera gero eta presentzia handiagoa hartzen ari da, arrazoi argi batengatik: nutrizio-profil interesgarria eta moldakortasun itzela konbinatzen dituelako.

Gaur egun esne-behiz egiten den arren, jatorrian ahuntz- eta ardi-gaztaz egiten zen. Gazta egin ondoren gelditzen den esne-gazura berotuz lortzen da eta, ontzeko beharrik ez duenez, ur gehiago, koipe gutxiago eta zapore suabeagoa ditu, prestakin gozo eta gaziei ondo datorkiena.

Kalitatezko proteina (eta koipe gutxiagokoa)

Eta hortxe dago bere arrakastaren sekretua: gaztanberak esneak baino lau bat aldiz proteina gehiago du, 100 gramo bakoitzeko 12 gramo inguru, eta koipe gutxiago (lau bat gramo) eta 95-100 kilokaloria. Kaltzioa, fosforoa eta B taldeko bitaminak ere baditu –batez ere B12 eta erriboflabina–, bai eta A bitamina eta mineralak ere, zinka eta selenioa, besteak beste.

Aukera interesgarria da kirolarientzat edo pertsona aktiboentzat: ase egiten du, muskuluak berroneratzen laguntzen du, eta aminoazidoak askatzen ditu modu progresiboan. Etiketan agertzen bada kultibo biziak eta aktiboak dituela, efektu probiotikoa ere badu, hesteen osasunerako onuragarria dena.

Gozoa, gazia, gosaltzeko edo afaltzeko... gaztanbera!

Gaztanbera egokia da gosari, askari edo afarietarako, eta gazta koipetsuagoen ordez kontsumi daiteke errezeta askotan. Gosari gozoa eta energetikoa nahi al duzu? Gaztanbera bananarekin, eztiarekin eta fruitu lehorrekin. Arratsaldean snack gazi bat jateko gogoa duzu? ‘Gaztanbera-tostada’: gaztanbera, tomatea eta albaka…

Baina baditu beste erabilera batzuk ere: hala nola, esnegainaren ordez erabil daiteke pasta-plateretan; betegarri modura piperrak, alberjiniak edo kuiatxoak betetzeko eta labean prestatzeko; smoothie-ei bota dakieke, proteina plus bat gaineratzeko; edo entsaladetan, gazta onduaren ordez, esaterako.

Nola aukeratu gaztanberarik onena

Kaloriak edo gantz aseak murriztea nahi baduzu, hautatu koipe gutxieneko bertsioak. Erreparatu gatz kantitateari ere: badaude sodio kopuru txikiko edo gatz erantsirik gabeko aukerak, zure premietara hobeto egokitu daitezkeenak.

Gaztanbera esneki sinplea, elikagarria eta zure egunerokoan oso erraz erabiltzekoa da. BM Supermerkatuetan hainbat esneki aukera aurkituko duzu zure errezetetarako edo, besterik gabe, elikagai oso eta osasungarri batez gozatzeko.

Gustuko al duzu esneki hau? Konta iezaguzu FacebookenXInstagramen edo TikToken.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.