Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Gazpatxoa eta salmorejoa: modu osasungarrian janez freskatzeko aitzakiak

Udarekin batera, beroa iristen zaigu, eta plater freskoak, arinak eta prestatzeko errazak jateko gogoa. Eta hortxe ditugu, entsaladekin batera, krema edo zopa hotzak; horiexek dira beroa saihesteko gehien erabiltzen diren baliabide gastronomikoetako batzuk.

Platerok prestatzeko errezeta eta aldaera mordoa dago, baina, zalantzarik gabe, gazpatxoa eta salmorejoa dira ezagunenak eta preziatuenak. Goxo-goxoak, freskagarriak, hidratatzaileak, elikagarriak eta prestatzeko errazak; ezin zaio besterik eskatu udako plater bati. Ba al dakizu gazpatxoa eta salmorejoa bereizten?

Gazpatxoa eta salmorejoa: tomatea, protagonista nagusia

Errezeta tradizionalenetan oinarrituko gara gastronomiako bi plater bikain hauek konparatzeko: gazpatxo andaluziarra eta kordobar salmorejoa. Bietan erabiltzen da udako ezinbesteko fruitu bat, tomatea, plateraren oinarria dena, baratxuriarekin, ogiarekin, oliba-olioarekin eta gatzarekin batera. Hona hemen osagai nagusi guztiak:

  • Salmorejoa: tomatea heldua (kilo bat), baratxuria (1), ogi gogorra (200 g.), oliba-olioa (150 ml.) eta gatza (5 g.).
  • Gazpatxoa: tomate heldua (kilo bat), baratxuria (1), ogi gogorra (50 g), luzoker bat, piper berde bat, ura (250 ml), ozpina (30 ml), oliba-olio birjina estra (50 ml) eta gatza (5 g).

Esan liteke gazpatxoa salmorejoaren bilakaera bat dela, osagai gehiago baitu. Testura ere ezberdina dute: gazpatxoa ez da salmorejoa bezain sendoa (ura baitu, eta salmorejoak baino ogi gutxiago). Horregatik, gazpatxoa edalontzian zerbitzatu ohi da, eta salmorejoa, berriz, hobe koilararekin jatea.

Alde gehiago: garnizioa

Dekorazioa da bien arteko beste alde bat. Nahiz eta horretan, noski, chefaren eskuak ere eragin handia duen, ukitu pertsonala eman nahi badio. Hala ere, errezeta kanonikoa erabili nahi izanez gero, hauek dira garnizio klasikoak: 

  • Salmorejoa: urdaiazpiko eta arrautza egosi zatitxoak.
  • Gazpatxoa: ogi-txigorkiak eta tipula, piper eta tomate zatitxoak.

Esan dugun bezala, sasoiko produktu ezberdinak erabilita, errezeta horiek prestatzeko eta ukitu ezberdin eta orijinal bat emateko hamaika modu dago. Zer iruditzen angurri- edo meloi-gazpatxoa? Hasteko, fruitu gorriz prestatutako gazpatxo hau probatzea iradokitzen dizugu.

Eta zuk, zer duzu nahiago? Gazpatxo eta salmorejo klasikoa, edo nahiago duzu berritzailea izatea? Eman iezaguzu zure errezeta Facebook, Twitter edo Instagram-en.