Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Garagardoa zure sukaldean, zurrutadatik haratago

Espainia garagardoaren laugarren ekoizlea eta hirugarren kontsumitzailea da Europan, Espainiako Garagardogileren Elkartearen arabera. Edaria izateaz gain, duen gorputz bereziari eta bereizten duen zapore apur bat mingotsari esker, jakin badakigu garagardoa elementu bikaina dela sukaldean erabiltzeko eta, gainera, modan jarri da gourmet hainbat joeratan.

Garagardoaren onurak

Garagardoaren zenbait osagarri oso onuragarriak izan daitezke gure organismoarentzat, eta azterketa batzuek erakusten dute neurrian kontsumitzeak anemia, arazo kardiobaskularrak eta zahartzea prebenitzen dituela.

Egia esan, alde batetik, folatoak ditu, anemia eta orno-muinean malformazioak izateko arriskua murriztearekin lotzen direnak. Bestetik, polifenolak ditu, hots, antioxidatzaile naturalak, eta zuntz disolbagarriak ere bai. Horiez gain, azukre gutxi du, koiperik batere ez, eta fosforoa eta B12 eta niazina bezalako bitaminak ematen ditu. Zer gehiago eska daiteke!

Zer jaki eta nola prestatu garagardoarekin

Plater-mota ezberdinekin bat egiteko osagai ezin hobea izateaz gain, garagardoa beste osagai bat bezala sar daiteke makina bat errezetatan.

Modurik ohikoenetariko bat da garagardo beltza edo gorria erabiltzea haragi ezberdinak marinatzeko belar aromatikoekin: untxia, txerria, basurdea, arkumea edo oilaskoa. Haragia  bigunagoa eta urtsuagoa geratuko da, eta zapore oso bereizgarria izango du.

Halaber, garagardo-zurrusta gehi dezakezu haragiaren egosketaren amaieran, platerei ukitu ezberdina eta bereizlea emateko.

Oilaskoa garagardo eranerabateko klasikoa da, baina gauza bera egin dezakezu saltxitxekin, tournedoarekin (garagardo beltza), txerri-txuletekin, azpizun glasatuarekin, txekor-masailekin,… Beste askok garagardo horia erabiltzen dute bakailaoa, urraburua edo bisigua bezalako arrain gisatuak egiteko edota itsaskiak salteatzeko.

Ideia gehiago: garagardo arin bat erabil dezakezu baita ere birrineztatuak edo tenpurak egiteko;gozo-gozoak geratuko zaizkizu. Izan ere, gas karbonikoa duenez, harrotasun handiagoa lortzen du, eta bereziki kurruskariak geratzen zaizkizula ikusiko duzu.

Arroza eta saltsak egiteko ere bai

Arroza egosteko garagardoa erabiltzea ere trikimailu ona da: aleak askeago geratzen dira, eta prestatutako jakiak urtsuagoak izateaz gain, zapore ezberdina izango dute.

Orobat, saltsak egiteko erabil daiteke. Hori bai, beti kontuan izan garagardoarekin jakiak prestatzerakoan garrantzitsua dela alkohola ahalik eta gehien murriztea.

Garagardo-saltsa gozoa egiteko, tipula, baratxuria eta azenarioa txikitu eta txigortzen jarri behar da kazola batean oliba-olio birjina estrarekin. Ondoren, bota garagardoa (15 cl bat, gutxi gorabehera) eta utzi erdiraino lurruntzen. Gehitu haragi-salda eta irin apur bat, eta nahastu loditu arte. Et voilà ! Prest zure platerei gehitzeko.

Ikusten duzun moduan, garagardoarekin jakiak prestatzeko ideia ugari daude. Muskuiluak prestatzeko ere erabiltzen da, arrozari edo pastari bota dakioke egosketaren amaieran, marmelada egin daiteke, ogia edo enpanadak egin daitezke duen legamiari esker,…  Jarri martxan irudimena eta produktuari etekina atera. Jakina, BM Supermerkatuetan aurki dezakezue.  

Garagardoa entsaladan edo postre batean?

  • Nola ez! Garagardoa ongailu bezala erabil daiteke entsalada on batean; esate baterako,  laranjazko ozpin-olio eran.
  • Halaber, postreen osagaia izan daiteke. Gainera, garagardoa Guinness tartaospetsuaren osagai izarra da, garagardo beltzarekin eta kakaoarekin egiten baita.