
Trukuak
Ez iezaiozu uko egin pizzari: horrela osasungarriagoa izan dadin lor dezakezu
Pizza plater osasungarria al da? Ezetz erantzun baduzu, gehiengoak plater honi buruz duen pertzepzioa duzun seinale da, tradizionalki sukaldaritza azkarrarekin edo prozesatuarekin lotutako platera baita. Baina, posible al da pizza osasungarriago eta arinago batez gozatzea? Ezetz erantzun baduzu, oraindik pizza osasungarrien zaleen taldeko kide ez zaren seinale.
Eta, orain, zuk galdetuko diguzu guri: nola egiten da hori? Oso erraza da: kalitatezko, koiperik gabeko eta kaloria gutxiagoko osagaiekin egindako pizzak aukeratuta.Hori ziurtatzeko modurik onena da etxean bertan prestatzea pizza, BM Supermerkatuetan osagai guztiak eskuratu ondoren. Eta zein Pizzaren Mundu Eguna baino egun hoberik!
Nolanahi ere, kontuan izan behar dugu aldizkako jakia izan behar dela pizza, eta ez dugula gehiegi kontsumitu behar. Hona hemen truku batzuk, zure pizzak osasungarriagoak izan daitezen:
- Irin findurik gabe: gero eta errazagoa da ale-irinezko edo irin integralezko masak aurkitzea; txitxirioz edo azalorez egindako irinak ere erabil daitezke.
- Hobe masa fina: saia zaitez masa ez oso lodia egiten, eta ez gehitu aparteko osagairik, ertzetan gaztarik edo antzekorik esaterako.
- Osagai gutxiago: idealena da osagai askorekin ez betetzea; oinarrian etxeko tomate-saltsa eta hiruzpalau barazki edo ortuari gordin (errukula, brokolia, ziazerbak, ahuakatea, etab.) eta proteina-elikagai bat (arrautza, arrain freskoa edo kontserbakoa –izokina, hegaluzea, antxoak– edo haragi zuria –indioilarra, oilaskoa– etab.).
- Aukera ezazu koipe kopuru txikiko gazta: erabil itzazu almidoirik edo gurinik gabekoak.
- Hobe bazkaltzeko: ohikoena afaltzeko jatea den arren, pizza bazkaritarako uztea da egokiena.
- Urarekin: saihestu alkoholdun edariak eta azukredun freskagarriak.
Eta zuri, nola gustatzen zaizu pizzaz gozatzea? Zein dira pizza osasungarriak prestatzeko dituzun trukuak.