Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Etxaldeko oilaskoa: zergatik da horren garrantzitsua oilaskoaren ongizatea?

Oilasko-haragia aurki ditzakezun haragirik osasungarrienetakoa da. Hain zuzen ere, indioilarrarenarekin lehiatzen da kirolarientzako haragirik onenaren podiora iristeko.Mantenugai kopuru handiko jakia da. Proteinak eta mineralak dira nagusi oilaskoaren osagaien artean eta, gainera, erraz digeritzen da.

Hala ere, ez da nahikoa haragia osasungarria izatea, garrantzitsua da haren ekoizpena ere osasungarria izatea. Horregatik, are konpromiso handiagoa hartu dugu, eta Oilaskoaren Europako Konpromisoarekin bat egin dugu, animaliak hazteko baldintzetan ongizatea bermatzeko. Ekimen horren helburua da etxaldeetan hazten dituzten hegaztiak ondo elikatzen direla, eta osasun ona eta espazio egokiak dituztela ziurtatzea.

BM Supermerkatuetan lehendik ere ari ginen jasangarritasunaren aldeko apustuaegiten, tokian tokiko ekoizle txikiei gure konfiantza emanez, animaliak hazteko metodo naturalen eta artisau erako ekoizpenaren bitartez, balioa ematen baitiete haien produktuei.

Gure buruari jarri diogun beste erronka bat da 2025. urterako, kaioletatik kanpo hazten diren oiloen arrautzak soilik saltzea.Konpromiso horri Welfair ziurtagiria gehitu behar zaio; Bertako eta Selecta gure zigiluek dagoeneko badute ziurtagiri hori, eta laster izango dute Bertako Untxia zigiludun untxiek eta Duroc Selecta txerriek ere.

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) arabera, animaliak haien ongizaterako estandarrei jarraikiz haziz gero, murriztu egiten dira arrisku sanitarioak, eta efektu positiboak ditu haien osasunean eta, beraz, baita kalitatean ere. Bestalde, kontsumitzaileak hazkuntza jasangarriak edo produktuen trazabilitateak duten garrantziaren inguruko gero eta kontzientzia handiagoa du.

Horrela, bada, animalien ongizatearen aldeko konpromiso horrekin, kalitatezko haragia jaten ari garen bermearekin goza dezakegu oilasko-haragiaz.

Gogora ditzagun oilasko-haragiaren zenbait onura:

  • Balio biologiko handiko proteina ugari du.
  • Mineralak ditu (fosforoa, potasioa, burdina), eta horiek lagungarriak dira globulu gorriak eratzeko, hezurrak zaintzeko eta akidurari aurre egiteko.
  • B taldeko bitamina esentzialak ditu, garunerako beharrezkoak direnak.

Gainera, elikagai moldakorra da, eta astean zehar prestatzen dugun plater askotan aprobetxa daiteke. Hain zuzen ere, astean 2-4 haragi-errazio jatea gomendatzen du Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN), oilaskoa edo untxia lehenetsiz.

Zure asteko menuan oilaskoan kontu har dezazun animatzen zaitugu. Eta hobe haien ongizatea errespetatuta hazi dituzten bermea baldin baduzu.