Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Estresik gabeko postreak, baita Gabonetan ere

Erdi Aroan, erregeek eta prestigio handieneko merkatariek bakarrik zuten gozo-gauzez gozatzeko aukera. Zorionez, gaur egun postre gozoak ez dira luxua, eta guztiok goza dezake haietaz.

Jaki horiek tristurari, larritasunari eta urduritasunari aurre egiten laguntzen digute, eta lasaitasun- eta zoriontasun-sentsazioa ematen. Duten azukre kopuruari esker, areagotu egiten da gure gorputzaren serotonina sortzeko gaitasuna. Serotonina burmuinaren neurotransmisore bat da, eta eginkizun garrantzitsua du, esaterako gure umorean eta gogo-aldartean, antsietate-mailan, loaren kalitatean eta kantitatean, eta elikatzeko jokabidean.

Gabonak urteko sasoirik zoriontsuenak dira. Maite ditugun horiekin elkartzen garelako edo gozo-gauza gehiago jaten dugulako ote? Edo horren guztiaren nahasketa ote?

Nolanahi ere, argi dago postrea dela edozein otorduren osagairik garrantzitsuenetakoa; horregatik esaten dugu horrenbeste aldiz “amaierarako tokitxo bat uztea nahi dut” esaldi ezaguna.

Horrela, bada, jai hauetarako konbinazio perfektua dakarkizugu: estresik gabeko postreak, prestatzeko errazak, originalak, goxo-goxoak eta gustu guztietarako aproposak.

Lanari ekiteko unea da!

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.