Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

ZAINDUZ BIZI

1. argazkia

Turroi eta polboroizko krema errea

Lau lagunentzako osagaiak

Lau polboroi

100 gramo arbendola-turroi

200 gramo pastel-krema edo natilla

100 gramo azukre

Bi kafe-bihi

Banilla zati bat

Limoi baten azala

Azukrea, karamelizatzeko

 

Nola prestatu:

Kafea, banilla eta azukrea irakiten jarriko ditugu minutu batez, eta polboroia buztinezko kazola baten hondoan jarriko dugu, zatituta.

Aurrez egin dugun ziropa gehitu, pastel-kremarekin estali, eta azukrea gehituko diogu, estaltzeko.

Grillean karamelizatu, eta gainetik turroi zatitxo batzuk botata apainduko dugu.

  • POSTREAK
  • GOZOAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.