Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Eskukadaka: zure esku dago errazioa kalkulatzea

Gaur egun, sukaldean ezinbesteko tresnak dira baskulak edo edalontziak, pitxarrak edo kutxara neurtzaileak, batez ere gozogintzan, zehaztasuna funtsezkoa baita postrea ez zapuzteko.

Gure aitona-amonengandik jaso genuen sukaldaritza tradizionalean, baina, ez zen oso ohikoa tresna horiek erabiltzea. Hain zuzen ere, antzinako errezetetan oso ohikoak ziren neurri subjektiboak, hala nola eskukadak, izpiak, hatzak, apurrak, koilarakadak edo zurrutadak eta, batzuetan, ez zen erraza zehatz-mehatz kalkulatzea.

Ukabila da denok oraindik gehien erabiltzen dugun elementu horietako bat. Janaria prestatzerakoan errazioak gutxi gorabehera kalkulatzen laguntzeaz gain, eskua nutrizio osasungarriaren oinarrietako batzuk gogoan izateko gidari ona izan daiteke, hala nola eguneko errazio kopurua edo, gehiegikeriarik egin ez dezagun, dagoeneko prestatuta dugun janari kopurua.

Ikus ditzagun errazioak eskuarekin alderatuta kalkulatzeko truku batzuk: