Errioxa: Ardo eta gazten lurraldea
Gero eta ohikoagoa da lagunekin, senitartekoekin edo bikotearekin egiten ditugun afarietan, aperitibo gisa, gazta-ohol bat dastatzea, ardo on batekin batera.
Batzuek nahiago dute gazta aperitibo gisa hartzea, beste batzuek sarrerako gisa, eta badira gazta otordu amaieran jatea nahiago dutenak. Norberaren aukeran dago hori.
Ehunka gazta mota dago: onduak, erdionduak, minak, lehorrak, freskoak, behi-gazta, ahuntz-gazta, ardi-gazta… Tira, aukera ugari ehunka konbinazio egiteko.
Gauza bera gertatzen da ardoekin, ardo mota asko dago (zuriak, beltzak, gorriak, apardunak, gozoak, erreserbak, kriantzak…) gaztarekin uztartzeko.
Nola uztartu behar ditugu gazta eta ardoa?
Gazta eta ardoa ondo uztartzeko, garrantzitsua da ardo mota, gazta barietatea eta eta haren heltze-egoera kontuan hartzea. Zenbat eta helduagoa den gazta, orduan eta zailagoa izango da ardoren batekin uztartzea.
Ardoa baino gazta gailendu nahi badugu, hutsik egiten ez duen trikimailu bat da ardo gazte bat aukeratzea, esnekiari garrantzi osoa emate aldera. Aitzitik, ardoa bada nabarmendu nahi duguna, gaztak zapore neutrala izan behar du.
BM Supermerkatuetan, merkatuko gourmet produkturik onenak aukeratzen ditugu zuretzat. Gure ardandegian eta gaztandegian ardo eta gazta aukera zabala dugu. Gainera, hilero, produktuak gomendatzen ditugu gure Excelente liburuxkan, gure bezeroak, zuk, gure artikuluak ezagut ditzazun eta, halaber, promozio eta eskaintzen berri izan dezazun.
Excelente liburuxkaren azken alean Errioxara bidaiatu dugu, lurralde horrek eskaintzen dizun guztia erakusteko. Gure ardandegian eta gaztandegian eskualde horretako ardorik eta gaztarik bikainenak aurkituko dituzu.
Eta zer deritzozu Errioxako ardorik onenak hango gaztekin uztartzeari? Errioxako ardo on bat eta errioxar gazta bat ezin hobeto uztartzen dira!
Joan zaitez zure supermerkatura eta eska ezazu Excelente liburuxka Errioxako gourmet ardoak eta gaztak ezagutzeko; apirilaren 11ra arte balio du promozioak.
A! Eta uztartzeari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin begiratu bat bideo honi. Oso argigarria da!