
Elikadura osasungarria
Eguberri osasungarri eta digestiboak
Neguan ez dago bitaminen laguntza bezalakorik, eta horretarako aukerarik onena frutez gozatzea da –exotikoak zein sasoikoak–, gure menua funtsezko mantenugaiz beteko baitute. Postrean kontzentra daiteke kalorien % 50, eta askok aukera arin eta digestiboagoen aldeko apustua egiten dute Eguberrietan. Horregatik, frutaz prestatutako bi errezeta osasungarri dakarzkizuegu, digestioa errazago egiteko eta, aldi berean, zaporeez gozatzeko diseinatutakoak; horrela, bada, mazapanen edo bonboien aurrean, aukera erakargarriak dira.
Errezeta hauetan anana eta mahatsa dira protagonista, sasoi honetan oso aintzat hartzen diren frutak, osasunerako onura nabarmenak dituztenak. Zuntz kopuru handia dute biek, horrela digestioa hobeto egiteko eta heste-igarotzea erregulatzeko; gainera, antioxidatzaileak dira eta sistema immunologikorako onuragarriak. Anana, gainera, pisua galtzen laguntzeko fruta egokia da, kaloria kopuru oso txikia eta zuntz kopuru handia baitu, eta diuretikoa baita. Mahatsa, bestalde, energia-iturri paregabea da duen azukre-maila handiagatik eta, gainera, otordu artean jateko gozoki osasungarria da.
Anana eta zitriko carpaccioa
Osagaiak (Lau lagunentzako)
50 ml laranja-zuku
50 ml limoi-zuku
10 ml lima-zuku
Zitrikoen birrindura
50 gramo azukre (ACOR)
200 gramo anana, xerra finetan moztuta
Mingrana bat
Nola prestatu
Zukuak azukrearekin batera irakingo ditugu, eta hozten denean, gau batez utziko digu marinatzen anana-xerrak.
Xukatu eta murriztu zukua, almibar arin bat lortu arte. Behin hozten denean, gehitu zitrikoen birrindurak.
Jar itzazu xerrak plater batean, eta bota gainetik almibarra. Amaitzeko, bota mingrana ale batzuk ere.
Mahats-tartaleta txikiak
Osagaiak (Lau lagunentzako)
12 tartaleta txiki
100 gramo mahats zuri
100 gramo mahats beltz
200 gramo jogurt, greko erakoa
25 gramo azukre (ACOR)
200 ml muztio
Iltze bat
Laranja baten azala
Kanela-txotx bat
Nola prestatu
Katilu batean, muztioa, kanela, iltzea eta laranka-azala jarriko ditugu. Mahatsak zatitu eta lau orduz marinatuko ditugu aurrez prestatu dugun nahasketan. Xukatu.
Jogurta eta azukrea nahastu, tartaletak bete eta mahatsak gainean jarriko ditugu.