Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Digestiorako onak diren 5 elikagai

Digestioa gure gorputzak mantenugaiak absorbatu eta gure gorputzeko zelulak elikatzen dituen odol-fluxura eramateko egiten duen prozesua da.

Kontsumitzen ditugun elikagaien eta moduaren arabera, prozesu hori azkartu edo moteldu egiten da, batzuetan eragozpenak sor diezazkiguketen desorekak eraginez: haizeak, narritadura eta bihotzerrea dira sintomarik ohikoenak eta, arazo horiei konponbiderik jartzen ez bazaie, osasun-arazoak eragin ditzakete, hala nola gastritisa eta ultzerak.  

Hori saihesteko, ahalik eta ondoen zaindu behar dugu gure elikadura. Koipe kopuru txikiko jakiak, prebiotikoak eta proteina kopuru handikoak egokiak dira horretarako.

Hona hemen zure urdaila zaintzeko zerrenda bat, digestioari laguntzen dioten 5 elikagai eta edarirekin:

  • Koipe kopuru txikiko haragiak: oilaskoa, indioilarra eta arraina, eta hobeto plantxan, lurrunetan edo egosita. Saihestu frijituta kontsumitzea, astunegia baita.
  • Landare-edariak: gaur egun, inoiz baino errazagoa da supermerkatuan era horretako edariak aurkitzea. Arrozez, oloz, albendrolaz… egindakoak. Askotariko edariak daude, eta guztiak dira urdailerako oso suabeak eta bitamina kopuru handikoak.
  • Arroz zuria: eskolako jangelan bazkaltzen genuenean, urdaileko minez baldin bageunden, oso litekeena zen egun horretako menua arroz zuria eta kamamila izatea. Ez da kasualitatea. Arroz zuri egosia, gatz gutxirekin, aukera paregabea da.
  • Jogurta: prebiotikoak dituztenez (bakteria edo legamietan dauden mikroorganismo bizidunak), jogurtak jaki ezin hobea dira immunitate-sistema eta hesteetako flora indartzeko. 
  • Infusioak: urdailak lanak ematen badizkigu, ez dago infusio bat baino hoberik. Berbena limoiusaina, boldoa, jengibrea dutenak eta, jakina, kamamila, oso lagungarriak dira heste-igarotze on baterako. Hementxe azaltzen dizugu nola egin infusio perfektua.

Elikaduraz gain, gomendagarria epe luzera kalteak eragin diezazkiguten ohiturak ere kontuan hartzea. Kontua ez da bakarrik zer jaten dugu, baizik eta baita nola jaten dugun ere: gehiegi eta presaka jateak gure urdaila kaltetu dezake, eta uste dugun baino neurri handiagoan, gainera.

Beraz, ezinbestekoa da eguneroko elikadura-errutina jarraitua izatea, ordutegietan aldaketa handirik egin gabe, gure erritmo biologikoarengan eraginik ez izateko. Jakintsua da gorputza, entzun bidaltzen dizkizun seinaleak!