Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Zure jakitegian ezinbestekoak diren bost hestebete italiar

Era askotako jakiak aurki daitezke italiar gastronomian. Horren adibide da italiar errezeta-sorta itzelean aurki ditzakegun ehunka pasta, pizza eta risotto motak. Baina beste jaki batzuetan ere katalogo zabala du Italiak, hestebeteen edo zakoteen kasuan esaterako.

Italiar mahaietan, hestebeteak dira (salumi italiarrez) sarrerako jakien artean (antipasto) protagonista, nahiz eta errezeta ugaritan ere erabiltzen diren. Haragiz egiten dira, txerri- edo txahal-haragiz normalean, eta eskualde bakoitzak baditu bere sekretuak, artisau erako kontu handiko lanaren ehunka urteren emaitza direnak.

Italiar txarkuteriako produkturik ohikoenetako batzuk deskubritzera eta dastatzera gonbidatzen zaitugu:

Mortadella

Oso aspaldiko hestebetea da, txerri-haragiz bakarrik prestatzen dena. Aldaera ezberdinak daude, gatzez eta piperbeltz-alez onduak, pistatxodunak, edo baratxuriz edo trufaz aromatizatutakoak. Boloniako erara prestatzen diren tortelliniak betetzeko osagai nagusia da.

Bresaola

Bizpahiru hilabetez ondutako txahal-haragia da.  Lonbardian du jatorria, Alpeetatik gertuko eskualdeetan.  Xerra finetan moztuta zerbitzatzen da, oliba-olio gordinez, limoi-zukuz, gatzez eta piperbeltzez onduta. Errukula, gazta parmesano zatitxoak, askotariko landare-produktuak, perretxikoak eta beste ere gehitu dakioke.

Salame

Jatorriz italiar hestebetea da salamia.  Duen itxuragatik, espainiar saltxitxoiarekin nahas daiteke, baina salamia behi- eta txerri-haragi eta –hirugiharra nahasketa batekin egiten da, piperbeltzez, baratxuriz eta gatzez onduta.

Pancetta

Pancetta gatzetan ondutako haragi mota da, intxaur muskatuz, piperbeltzez, mihiluz, ehotutako pipermin lehorrez eta baratxuriz ondutakoa. Bera bakarrik zerbitzatzen denean, pancetta biribilkatua xerra oso finetan zerbitzatzen da. Askotan, beste plater batzuei zaporea emateko erabiltzen da, batez ere amatriziar erara prestatzen den pastari.

Proscciuto edo urdaiazpiko ondua

Urdaiazpiko gordina da, zapore gozo eta fin baina bizikoa. Beste zapore batzuekin konbinatuta erabiltzen da: meloiarekin antipasto modura, txerri errearekin, edo tortellini klasikoen osagai nagusi gisa.