
BM Supermerkatuak
BM supermerkatu berria inauguratu dugu Collado Villalban
BM Supermerkatuek beste establezimendu bat inauguratu dute Collado Villalban (Madrilgo Erkidegoa) aste honetan ostegunean, otsailak 4. 1,9 milioi euroko inbertsioa egin da denda hori martxan jartzeko, eta 24 lanpostu sortu ditu.
Juan Carlos I.aren hiribideko 22. Zenbakian dago supermerkatua, eta BM ereduan oinarritzen da: kalitatezko produktu freskoen, zerbitzu bikainaren eta produktu aukera zabalaren aldeko apustua. 835 metro koadroko saltokia du, marka nagusienetako 8.500 erreferentzia baino gehiago eta produktu freskoen erakusmahai handiak eskaintzeko aukera ematen diona.
Langileen artatutako arrandegia eta egostegia, artatutako harategia eta urdaitegia, eta fruta- eta barazki-altzaria ditu BM Supermerkatu berriak, azken hori zuku-makina eta guzti. Hautazko prestakinen sekzioa ere badu, kontsumitzeko prest dauden prestatutako platerak eskaintzen dituena; Baita beste sekzio batzuk ere.
BM Supermerkatuen erreferentziazko denda izango da Madrilen, diseinu eta antolamendu berritzaile eta eko-eraginkorrarekin; gainera, 37 ibilgailurentzako aparkalekua du, ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune eta guzti.
Bertako produktuak
Tokian tokiko hornitzaileekin eta kalitatezko produktuak eskaintzearekin dugun konpromisoari eusteko, Madrilgo eta inguruetako 16 abere-ustiategirekin lan egiten dugu zuzenean. Besteak beste Daniel Sánchez Camino eta La Colmenañera abeltegiekin. Bertako gaztak ere eskainiko ditu –hala nola La Cabezuela eta Suerte Ampanera–, eta El Embrujo de la Sierra, Soriano y Zabala hestebeteak.
Tokiko produktuekin amaitzeko, La Virgen, Cibeles, Madrí eta La Sagra garagardoak, eta Madrilgo ardoak ere aurkitu ahal izango ditu bezeroak, hala nola Vega Madroño, Puerta Alcalá –Madrilgo Jatorri-deitura–, Dulce María –Madrilgo Jatorri-deitura–, Senda –Madrilgo Jatorri-deitura–, Finca Constancia, Quina Santa Catalina eta Alma de Valdeguerra, baita tokiko beste produktu batzuk ere, Zarro bermuta, Lolailo Sofist sangria, Los Caracolesen jakiak, Abricome kontzerbak eta Rogusa, besteak beste.
Egunero egongo da irekita denda; astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30era, eta igande eta jaiegunetan, 09:30etik 14:30era. Shop and Go zerbitzua ere badu, gainera, erosketa-saskia dendan utzi eta etxean jaso eta ordaintzeko aukera ematen duena, baita BM online dendaren zerbitzua ere.
Denda hau Madrilgo Erkidegoan BM Supermerkatuek ireki dituzten azkeneko bost dendei gehitzen zaie; BMk erdiguneko hedapenarekin jarraitzen du, eta 24 establezimendu ditu dagoeneko: 22 Madrilen eta 2 Avilan.