
BM Supermerkatuak
Denda berria inauguratuko dugu San Sebastián de los Reyesen
Gaur, abenduak 16, supermerkatua inauguratu du BM Supermerkatuak taldeak San Sebastián de los Reyesen; horrela, Madrilgo Erkidegoan hedatzeko bere planean, beste urrats bat egingo du taldeak, aurten irekiko duen azken denda honekin.
Supermerkatu berri hau abian jarrita, 36 lanpostu berri sortu dira, eta 2,3 milioi euroko inbertsioa egin da.
Paseo de Europa hiribideko 22. zenbakian dago supermerkatua, eta 67 ibilgailurako lekua duen doaneko aparkalekua eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea ditu. 1.400 metro koadroko saltokia du; azalera horri esker, marka onenetako 12.000 erreferentzia baino gehiagoko produktu-sorta eskainiko du, non produktu freskoen sekzioak izango diren protagonista.
Horrela, langileen artatutako arrandegia ditu, itsaski-haztegi eta egostegiarekin, tenperatura txikian eta unean bertan prestatutako arrain fresko platerak; artatutako harategia eta urdaitegia, erretegiarekin; eta fruta- eta barazki-erakusmahaia, zuku-makinarekin eta fruitu gorrien berariazko horma-armairu batekin. Produktu-aukera hori osatzeko, aukerako plateren sekzioa du, non prestatutako plater freskoak aurki daitezkeen, baita okindegi-sekzioa, ardandegia, sushia, nazioarteko gazten armairua eta parafarmazia ere, besteak beste.
Egunero egongo da irekita San Sebastián de los Reyeseko supermerkatua; astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30era, eta igande eta jaiegunetan, 09:30etik 14:30era. Erosketak etxera eramateko zerbitzua –doanekoa 50 eurotik gorako erosketetarako–, eta “Shop and Go” zerbitzua –saskia edo orga dendan utzi eta erosketa etxean jasotzeko eta ordaintzeko aukera ematen duena– ere eskaintzen ditu.
23 establezimendu ditu BM Supermerkatuak taldeak erdiguneko zonan: 21 Madrilen eta 2 Avilan; eta hiru zutabetan oinarritzen den BM ereduaren isla argia dira: kalitatezko produktu freskoen aldeko apustua egingo du, marka nagusien aukera zabala eskainiko du, bai eta zerbitzu bikaina ere.
Zortzi denda ireki ditu taldeak aurten: Santanderren (Kantabria), Zarautzen (Gipuzkoa), Majadahondan, Las Rozasen, Colmenar Viejon, El Escorialen, Sancho Dávilan eta San Sebastián de los Reyesen (Madril), eta bost BM Shop frankizia, hiru Bizkaian, eta bana Nafarroan eta Kantabrian.