Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

Gure izaera

BM GARA

BM GARA

BM Supermerkatuetan naturalak gara, hurbilekoak eta konfiantzazkoak… gure produktuak bezalaxe! Etengabe bilatzen dugu bikaintasuna eta arreta pertsonala, eta bertako produktu freskoen aldeko apustua egiten dugu; horiexek dira gu aukera gaitzazun dituzun ezaugarrietako batzuk.

BERTAKO PRODUKTUA

BERTAKO PRODUKTUA

Inguruko hornitzaileekin lan egitea da gure kudeaketaren ardatzetako bat. Eredu horri esker, hobeto kontrolatzen ditugu ekoizpen-prozesuak eta sendotu egiten da tokiko ekoizleekiko konfiantza- eta leialtasun-harremana. Era berean, merkataritza-jarduera jasangarriagoa izaten laguntzen dugu, manipulazio-prozesuak eta garraio-prozesu luzeak murriztuz, besteak beste.

Gaur egun, sare benetan zabalarekin lan egiten dugu; 400 nekazari eta abeltzain txikik osatzen dute sare hori, eta Kantauri itsasoko hainbat arrantzale-kofradiarekin ditugun hitzarmenak gehitu behar zaizkie horiei (hemengoa da saltzen dugun legatzaren % 100).

AUKERA

PRODUKTU-AUKERA

Zure gogobetetasuna eta aukera-gaitasuna gure lehentasuna dira. Horregatik, produktu aukera zabala duzu gure establezimenduetan, hala marka handien produktuak, nola enpresa txikiek edo tokiko enpresek egindakoak.

Era berean, gure bezeroen beharrei erantzungo dieten produktuak eskaintzearen aldeko apustua egiten dugu. Denda gehienek dute elikadura-intolerantziaren bat duten pertsonentzako berariazko produktu aukera.

FRESKOAK

PRODUKTU FRESKOAK

Produktu freskoen sekzioa da gure ardatzetako bat: harategia, urdaitegia, arrandegia, frutategia eta barazkiak. Sekzio honetan bereziki da nabarmena bertako kalitatezko produktuen aldeko gure konpromisoa. Hauxe da gure araua produktu freskoen sekzioan: haragia, arraina, fruta eta barazkiak, hemengoak”.

Hondarribia, Ondarroa, Bermeo, Santander, Santoña, Laredo, Castro Urdiales eta San Vicente de la Barquerako arrain-saltokietatik. Haragia, Euskadi, Kantabria, Errioxa, Nafarroa eta Madrilgo 200 abeltzain baino gehiagoren eskutik. ‘0 Km’ frutak, barazkiak eta ortuariak, gure denda eta banaketa-zentroetatik hurbil dauden ustiategietako nekazarien eskutik.

BABESAK

BABESAK

Gure denden ingurunetako kolektibo eta talde sozial ezberdinekin dugun kolaborazio aktiboa da BM Supermerkatuen alderdi sozialaren isla. Besteak beste, gizarte-, kirol- , kultura- eta elkartasun-jarduera ugaritan parte hartzen dugu, eta komunitatearekin eta gure inguruneko arazoekin dugun inplikazioa indartzen dugu horrela.

Bestalde, hainbat elkarte eta kolektiborekin hitzarmenak ere sustatu ditugu –deskontuen edo bestelako abantailen bitartez–, haien jarduera garatzeko. Gainera, kirol-ekintza eta -klub ugariren babesleak gara, batez ere emakumearen parte hartzea sustatzen duten eta elkartasunezko helburuak dituzten ekintza eta klubenak.

RSC

ESK

4.500 langileko taldea gara gaur egun; hurbileko 400 abeltzain, nekazari eta kofradia baino gehiagoz osatutako sarea dugu; kolektibo ahulenekin kolaboratzen dugu; kultura- eta kirol-jardueretan parte hartzen dugu; eta elikadura eta bizitza-estilo osasungarria eta ingurunearekiko errespetuzkoa sustatzearen alde lan egiten dugu.

Uvesco Gizartean” egitasmoarekin, gure gizartearekin dugun konpromisoa, gure enpresa-ikuspegia eta hazten jarraitzeko aukera ematen diguten gure jardueraren oinarriak jaso nahi izan ditugu. Gure jarraitzaile izatera eta gure helburuak partekatzera gonbidatzen zaituztegu.

INFORMAZIO GEHIAGO >>