
BM Supermerkatuak
BM Shop denda inauguratu dugu Murchanten
BM Supermerkatuek establezimendu berria inauguratu dute gaur, asteazkena, azaroak 10, BM Shop formularekin, Nafarroako Murchante udalerrian (Konde kalea 77).
300 metro koadro ditu espazio berri horrek, eta 5.000 erreferentzia inguru; produktu freskoa izango da protagonista, langileek arreta eskainiko duten arrandegiarekin eta harategiarekin, fruta sekzioarekin, ardandegia, produktu izoztuak eta ogi-labearekin.
Halaber, BMk tokian tokiko produktua, elikadura osasungarria eta inguruko ekonomia bultzatzeko duen konpromisoarekin jarraituz, Nafarroako produktuak eskainiko ditu.
09:00etatik 21:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era larunbatetan, eta 09:00etatik 14:00etara igandetan; bezeroek erosketak etxera eramateko zerbitzua ere izango dute aukeran.
Supermerkatu honekin, taldeak 27 establezimendu ditu dagoeneko Nafarroan; gainera, bultzada bat ematen zaio BM Shop frankizia-formatuari. Beste denda-formatu batzuk jartzea ezinezkoa izango litzatekeen herri eta auzoetara iristen da horrela BM.
Nafarroako hirugarren BM Shop denda da hau; Ribaforadan eta Milagron daude beste biak. Guztira, frankiziadun 19 supermerkatu jarri ditu martxan BM Supermerkatuen taldeak, Nafarroan, Euskadin, Kantabrian, Errioxan eta Asturiasen.