Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Nafarroako gure lehenengo BM Shop frankizia inauguratu dugu

Pasa den asteazkenean, uztailak 1, inauguratu genuen Nafarroako lehenengo gure BM Shop frankizia, Milagron.  Blanca de Navarra kaleko 6. zenbakian dago denda berria, 200 metro koadroko saltoki-azalera du, eta sei profesionalez osatutako lantaldea.

Produktu freskoa da espazio berri honetako protagonistetako bat, eta sekzio hauek nabarmentzen dira; artatutako arrandegia eta ontziratutako arrainena, zerbitzu libreko fruta-sekzioa, artatutako harategia eta urdaitegia, eta izoztutako produktuen sekzioa. BM supermerkatuek tokian tokiko produktuak, elikadura osasungarria eta inguruko ekonomia bultzatzeko duen konpromisoarekin jarraituz, Nafarroako eta Milagroko bertako produktuak eskainiko ditu, gereziak, karduak eta borrajak, besteak beste.

Ardandegiko produktu aukera zabala, ogi-labea eta lehorra ere baditu supermerkatuak, besteak beste, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du. 09:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostiralera; larunbatetan, 09:00etatik 14:30era, eta 09:00etatik 14:00etara igandetan.

BM Shop: enplegua eta hurbiltasunaren balioa

Denda berri honekin, 11 BM Shop frankizia ditugu dagoeneko, BM supermerkatuek kalitatearekin eta zerbitzuarekin, enplegua sortzearekin, ingurune hurbileko aberastasunarekin eta balioarekin duen konpromisoari laguntzen dion modeloa. Roberto Hernandez Ullate bertako ekintzaileak zuzentzen du establezimendua; esperientzia handia du Hernandezek banaketaren sektorean.

Establezimendu berri honetaz gain, Bizkaian (Bermeon, Gorlizen, Basaurin eta Barakaldon lokal bana, eta Bilbon bi), Kantabrian (Soto de la Marina), Asturiasen (Arenas de Cabrales), Gipuzkoan (Hondarribia) eta Errioxan (Ezcaray) ditugu BM Shop frankiziak.