
BM Supermerkatuak
Nafarroako bigarren BM Shop denda irekiko dugu
BM Supermerkatuek beste establezimendu bat inauguratuko du BM Shop formularekin, Ribaforadan (Nafarroa); horrela, taldeak Foru Komunitatean izango duen bigarren frankizia izango da, uztailean Milagron ireki baikenuen beste denda bat.
Roberto Hernández izango da Ribaforadako BM Shop dendaren arduraduna, banaketaren sektorean esperientzia duen ekintzailea, eta Milagroko frankiziaren ugazaba ere badena. Sei lagunek osatzen dute denda berriaren lantaldea, eta BM Supermerkatuen filosofian trebatuta daude: kalitatezko produktuen aukeran, zerbitzu bikaina eta tokian tokiko produktu freskoen aldeko apustua.
Esan bezala, Nafarroako Parlamentuaren kaleko 20. zenbakian dago denda, eta 303 metro koadroko saltokia du, arreta ematen duten langileak dituzten harategiarekin eta urdaitegiarekin, labedun okindegiarekin, bai eta fruta eta barazki sekzioarekin, ontziratutako arrainarekin eta produktu izoztu eta hotzen armairuekin ere, besteak beste.
Nafarroako produktuak
Produktu aukera zabala eskainiko du: 4.000 erreferentzia, tartean baserriko eta sasoian sasoiko produktuak, Caparrosokoak eta Reyno Gourmet etxearenak (letxuga, patata, porruak, aza, kuia) Lodosako Martínez etxearen baserriko oilaskoak, Galipienzoko untxiak, Alimentación Charoren haragi-prestakinak, Nafarroako kontserbak –hala nola Anko, Baigorri eta J. Vela, Castejóneko Román odolkiak–, Nafarroako Jatorri-deiturako ardoak, Lacturale esnekiak eta Idiazabal eta Erronkariko Jatorri-deiturako Nafarroako gaztak.
BM Shop berri honek erosketak etxera eramateko zerbitzua emango du, eta BM txartela izango dute bezeroek. 09:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostiralera; larunbatetan, 09:00etatik 14:30era, eta 09:00etatik 14:00etara igandetan.
Denda honekin, dagoeneko 17 BM Shop denda daude Nafarroan, Euskadin, Kantabrian, Errioxan eta Asturiasen, eta 2021ean beste 10 denda irekitzeko asmoa du taldeak.