Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM, gure izaera

Zoriondu egin gaituzte atzerritik kutxan egiten dugun lanagatik

BM Supermerkatuetan nabarmentzen saiatzen garen balioetako bat da gertutasuna gure zerbitzuan. BM Supermerkatuetan lan egiten dugun langile guztiok gure sekzio guztietan kalitatezko zerbitzua, gertukoa eta atsegina emateko trebatuta gaude. Zuen erosketa egiterakoan izan ditzakezuen zalantza guztiak argitzen laguntzea gustatzen zaigu (afari baterako ardoa aukeratzerakoan, arraina edo haragia nola prestatu, etab.); eta kutxatik pasatzen zaretenean ere, zuei laguntzea gustatzen zaigu.

Behin baino gehiagotan baloratu dute BM Supermerkatuetako kutxetako langileen lana, besteak beste, gure bezeroei beraien erosketak poltsetan sartzen laguntzen diegulako, prozesu hori azkartze aldera.

Hori bai, beti ere irribarrea ezpainetan eta gertutasuna erakutsiz, Nataliak eta Carmenek egiten duten bezala; gure kutxetako bi langile horiek Donostiako (Gipuzkoa) Ronda kaleko BM Supermerkatuan lan egiten dute, eta duela gutxi bezero baten eskerrona jaso dute, hark jasotako tratuagatik.

Michele izeneko Kaliforniako (AEB) emakume batek eman dizkie eskerrak; Donostian egon zen Michelle bizi izaten hilabete batzuez.  Bere egonaldi hartan, Gipuzkoako hiriburuko establezimendu horretan egin ohi zituen erosketak. Berarentzat, BM Supermerkatuko langileen aldetik jaso zuen tratua “oso lagungarria izan zen batere ezagutzen ez zuen herrialde berri batean”.

Posta-txartel honek eta posta elektroniko bidez bidalitako mezuek erakusten dute langileen eta bezeroaren artean sortutako harremana, ia lagun-harremana izatera iritsi zena. Izan ere, BM Supermerkatuetan zerbitzurik onena emateko gaude, baina batez ere behar duzuen horretan laguntzeko gaituzue, BMn "Aldea baitago".